Tramiteak

Tramitea

Errotuluen lizentzia eskaria jaso/ Recepción de la petición de licencias para rótulos On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Errotulua ipintzeko lizentzia eskaria jasotea eta ekintza bakar batean tramitazinoa hasi ahal izateko dokumentazino guztia eskuratzea da izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Errotulua ipintzeko lizentzia behar dauan edozein herritarri.

Baldintzak:

Jarduerean errotulua jartzea

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Jagokon errotulua jarri baino lehen

Tramitazio epea:

Dokumentazinoa jaso eta sarrerea emon: Berehala

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Baiezleao (kalea hartzen ez bada); ezezlea (kalea hartzen bada)

Konpromisoa:

Beharrezko agiri eta informazio guztia ekintza bakarrean jasoko da sarrera erregistroa emon eta herritarra behin da berriro etorri beharra ekiditzeko.

Tasa eta zerga ordainketa:

2019rako Tasak (Urgintza Lizentzien tasea arautzen dauen ordenantza Fiskala)

  1. 300 eurotik beherakoak:                                             15,97
  2. 300,01 euro eta 601 euro bitartekoak:                         31,96
  3. 601,01 euro eta 1.502 euro bitartekoak:                      63,88
  4. 1.502,01 euro eta 3.005 euro bitartekoak:                  149,80
  5. 3.005,01 euro eta 6.010 euro bitartekoak:                  249,88
  6. 6.010,01 eurotik gorakoak:                                       299,95

Tasa honeri, aurkeztutako aurrekontuaren (BEZa kanpo) %5a gehitu behar jako, Eraikuntza, Instalazino eta Obren ganeko Zergea arautzen dauen Ordenantza Fiskalaren arabera

Errotulua euskeraz jartzekotan, adierazitako tasari %75eko hobaria aplikatu daikeo. Diru laguntzak ez dauka zergan eraginik.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera ere bideratu daiteke, izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta, sarrera emon eta Urigintza Sailera bideratzen da

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Urigintzako teknikaria) MARTITZENETAN 10:30-11:30 etara

Errotuluaren inguruk datu guztiak: Tamaina, kokapen modua, ezaugarriak, testua, koloreak...

IN-80: Eskari orria (behekaldea)

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: EUSKERA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK:

Hizkuntza-normalizazioa eta enpresaburu, elkarte eta ikasleentzako diru-laguntzak kudeatzea.Jaio berrientzako liburu baten argitalpena ere bai.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurre, eskabide eta formulario bidez

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180025

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda