Tramiteak

Tramitea

Jardueren aurretiazko komunikazinoa On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Jarduera igiri aurretik Udalak, proiektuaren, jardueraren eta teknikari aditu batek onetsitako baldintzen araberako ezaugarrien barri emoterakoan jarraitu beharreko urratsak xedatzea da zapide honen helburua.

Nori zuzendutako tramitea da?

Jardueren lizentzia behar dauan edozein herritarri.

Baldintzak:

Jarduera-sustatzailearen komunikazioa dagokion udalean formalizatu behar da, instalazioak hasteko prest daudenean.

Sektorekako lizentzia edo baimenak ere beharrezkoak badira hasteko, ordurako eskuratutako eduki beharko ditu.

Instalazioa prestatzeko beharrezkoa bada obrak egitea, dagokion urigintza lizentzia eskuratu ondoen egin beharko dira obrak.

Komunikazioarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 - Memoria bat: jarduera deskribatu behar du eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ontasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.

- Eskumena daukan teknikariak emondako ziurtagiria: egiaztatzeko jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko betebehar guztiak.

 Komunikazioa aurkezten dan egunetik bertatik has daiteke gauzatzen jarduera.

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Jagokon jarduera hasi baino lehen

Tramitazio epea:

Dokumentazino guztia jaso berehala

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Baiezlea (espedientea begitu eta legea betetzen badau, eta kitapena egin bada)

Tasa ordainketa:

-Aurretiazko komunikazinoa eta/edo aitorpen erantzulearen menpe dagozanei buruzko udal jarduerak 276,42€

-Jarduera lizentzia: 962,18 €

-Jarduera lizentzia emon ostean kejea aurkeztu izanagatik edo matxuragaitik egindako ikuskaketak eta egiaztapenak musika ekipoek sortutako soinu maila neurtzeko eta mugatzeko 590,79 €

-Aurretiazko komunikazinoa edo aitorpen erantzulea aurkeztuta udalak baldintza zuzentzaileak jarri behar ba dauz: 138,21 €

-Taberna, kafetegi eta horrelakoen sailkapena aldatzea: 41,46 €

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila 

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta berehala emoten jako sarrerea eta Urigintzara bideratzen da. Kontsulta edo informazioa eskatzeko: ingurumena@bermeo.eus helbidera bialdu daikezu mezu bat.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Ingurumen teknikaria) MARTITZENETAN 08:15-11:00 etara

IN-27: Aurretiazko komunikazioa egieko gitxiengo edukia jasotzen dauan agiria.

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: 

Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurre, eskabide eta formulario eta abarren bidez

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramite hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko Maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda