Tramiteak

Tramitea

Bide publikoa okupatzeko lizentzia On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Bide publikoa okupatzeko lizentzia (ostalaritza-establezimenduak, mahaiak aulkiak eta abar ipintzeko) eskuratzea da izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Lizentzia behar dauan edozein herritarri.

Baldintzak:

Bide publikoa ocupatzea

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Okupazinoa egin baino lehen

Tramitazio epea:

Lizentzia eskaria eta jagokozan dokumentazinoa jaso berehala

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Ezezlea (Toki Korporazinoen Zerbitzuen Erregelamendua onartzen dauan 1955ko ekainaren 17ko Dekretuaren 9.1 b)artikuluaren arabera)

Tasa ordainketa:

Araudi fiskaletan onartutakoa

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berh@z Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: Egunero 08:30- 14:30, Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00, Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik.

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta berehala emoten jako sarrerea eta Urigintzara bideratzen da. Kontsulta edo informazioa eskatzeko: urigintza@bermeo.eus helbidera bialdu daikezu mezu bat.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Urigintzako teknikaria) MARTITZENETAN 10:30-11:30 etara

Izapide honegaz eralzionatuta honako dokumentuak legokez:

IN-03: Eskaera orri orokorra (behekaldean)

AR-61: Ostalaritzaren terraza eta mahaiak instalatzeko udal ordenantza

AF-E17: Ordenantza Fiskala

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, eskabide, formulario eta abarren bidez.

LAGAPENAK: Ez dira aurreikusten.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa. 

Tramite zerrenda