Tramiteak

Tramitea

Obra haundien lizentzia On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaHitzordua

Xedea:

Fatxaden konponketak, eraikinen berriztapenak, teilatuetako obrak zein eraikinaren egituran eragina daukien obrak egiteko lizentzia eskuratzea da izapide honen helburua.

Nori zuzendutako tramitea da?

Obra haundien lizentzia behar dauan edozein herritarri.

Baldintzak:

Lizentzia eskaria aurkezterakoan jagokon memoria erantsi behar da.

Bide publikoan eragina daukien ekintzak aurreikusten badira, kontainerrak, aldamuak... jagokon baimena eskuratu behar da.

Obra, alde zaharrean egingo bada, oinezko gunea dala kontuan eukita, eguerdiko 13:00etatik aurrera sartu ahal izateko, horren barri emon beharko jako Udaltzaingoari jakitun egon daian.

Obra burutzeko, kaleren bat iztea nahiatezkoa balitz, baimena eskatu beharko da.

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?

Jagokon obrea hasi baino lehen

Tramitazio epea:

Lizentzia eskaria jasotzen denetik 1 hilabetera

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Baiezlea

Tasa ordainketa:

Obra handiak, kostuaren arabera:

Lehendik dagozan eraikinetako edo instalazinoetako

obrak, 12.020 eurotik beherako kostua daukienak:

601 eurotik beherakoak: 70,66€

601,01 euro eta 3.005 euro bitartekoak: 276,05€

Lehendik dagozan eraikinetako edo instalazinoetako

obrak, 12.020,01 eurotik gorako kostodunak: 1.490,79 €

Eraikin barriak

Zuinketa aktea: 1.244,59 €

Obra lizentzia: 1.944,60 €

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko data: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Urigintzako teknikaria) MARTITZENETAN 10:30-11:30etara

IN-03 eskaera orri orokorra

Memoria

 

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, eskabide, formulario eta abarren bidez.

LAGAPENAK: Ez dira aurreikusten.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa. 

HOBARIAK: URIGINTZA LIZENTZIEN TASEA ARAUTZEN DAUEN ORDENANTZA FISKALEAN arautzen dira

 Kuotearen %50 fatxadak margotzeko lizentzietan.

Hobariok zuzenean aplikatuko dira tasearen kitapena egitean, eta hobariaren oinarritzat margotze lanen kostua baino ez da hartuko lizentzia berean beste lan batzuk edo fatxadak margotzeagaz zerikusirik ez daukien lanak badagoz.

Kuotearen %90 eraikinak birgaitzeko lanetan; alde zaharreko Birgaitze Osoko Aldeetan egiten diran lanei deritxe birgaitzeko lanak.Hobaria zuzenean aplikatuko da behin-behineko kitapenean, lizentziaren eskabidea beren beregi jasota izten bada hobaria izateko eskaria, Bermeoko Udalak luzatutako egiaztagiriagaz batera. Egiaztagiri horretan, Birgaitze Osoko Aldeko lanak dirala egiaztatuko da.

Kuotearen % 100, abelur jarduerea daukien baserriak birgaitzeko edo instalazinoetarako obra lizentzietan

Hobaria zuzenean aplikatuko da behin-behineko kitapenean, beti be lizentziaren eskabidean beren beregi jasota izten bada hobariaren eskaria, abelurren jardueretan jarduten dala egiaztatzen dauen agiriagaz batera.

Kuotearen %75 errotuluak euskeraz jarteagaitik.

Aurreko ataleko hobariak aplikau behar badira be, behin-behineko kitapena egin aurretik, kasuan kasuko agiri eta guzti berariaz eskatzen ez badira, behin betiko kitapenean aplikatuko dira, eta kasu bakotxean jagokozan itzulketak eragingo dauz. Kasu horretan ez da etengo behin-behineko kitapena kobretako prozesua.

Birgaitze lanak diran ala ez zalantza dagoanean, udal arkitektoak eginiko txostenak lehenetsiko dira.

Zehazturiko hobarien jatorriaren inguruko zalantzaren bat badago, alkatetzak emongo dau erabagia, eta erabagia betearazlea izango da.

Alde zaharrean zein hirigunean birgaitzen obrak egiteagatik diru laguntzak egon daitekez. Horreen tramitazinoa burutzeko BERUALA, SAra bideratu eta informazio guztia jasotzeaz gain tramitazioa ere hasi daikezu.

2013ko apirilaren 11ko sutean kaltetutako higiezinak zaharberritzeko, birgaitzeko edo eraikitzeko obretan % 100eko hobaria eukiko dabe.

Obra lizentzia eskariagaz batera eskatu ahal izango dabe hobaria, beti be, kaltetua izanaren ziurtagiria aurkeztuta.

Sutearen ondorioz partzialki bakarrik edo sua amatatzeko botatako urak kaltetutako kasuetan egin beharreko obrak dirala-eta kaltetutakoak konpontzeko ez diran beste batzuk be egiteko aprobetxatuz egiten badira, horreek  ez dabe hobaririk eukiko. Halanda ze, horrela bereiztuta deklaratu beharko dabe interesdunek.

Tramite zerrenda