Tramiteak

Tramitea

Obra txikietarako lizentzia On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Udal ordenantzea dan Lan Txikien Lizentziak Emoteari Buruzko Erizpideak eta Errejimenari buruzko Arautegiak eraentzen dauzan lanen lizentzia eskuratzea da izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Obra txikien lizentzia behar dauan edozein herritarri.

Baldintzak:

a) Jagokon eskaria egin beharko da, Udalak emondako inprimakian IN-13

b) Eskariari, aurrekontua erantsi beharko jako, bere izaerea eta helburuak ezagutzeko, obren zehaztasunak azalduz. Aurrekontu horretan, lan unitate ezbardinak agertu beharko dira.

c) Agertu beharko da, baita:

—Aldamurik jarri beharra balego, bere neurri eta ezaugarriak.

—Jarri nahi dan hesi edo itxidura babeslea, bere ezaugarri, hartuko diran

metro karratuak, eta zenbat denborarako izango dan, zehaztuz.

—Kontenedorerik jarriko bada, bere neurriak, lekua, eta zenbat denborarako jarriko dan, azaldu beharko da.

d) Eskaria, aurrekontuagaz batera, Udal Teknikariak informatuko dau, berak, lan handitzat hartu daitekela uste badau, horrela agertarazi beharko daualarik, bere eritziak arrazoituz.

e) Aurreko txostena ikusirik, Alkatetzeak edo horren ordez Zinegotzi Delegatuak erabakiko dau, jagokon erabakiaren bidez.

Fidantzak:

Aldamiorik jartzen bada, lurzoru publikoan sortu litzatekezan kalteak bermatzeko, 1.000 euroko fidantza jarri behar da obra lizentzia emon baino lehen.

Potzu septikoak anulatzeko lizentzia eskatzen bada, lurzoru publikoan sortu litzatekezan kalteak bermatzeko, 2.000 euroko fidantza jarri behar da obra lizentzia emon baino lehen.

Fidantza jartzeko eta itzultzeko prozedura:

  1. Dirua jarri:
    1. Eskatutako dirua sartu ondorengo zenbakian: BBK 2095 0130 21 2029 00 28 47.
    2. Eskudiruagaz ordaindu ezkero, Gordelaritza Sailean izan behar da (Intxausti Kalea, 2-1. solairua).
  2. Sartutako diruaren ordainagiria aurkeztu udalean.
    1. Banku transferentzia egin ezkero, ordainagiaren kopia bialdu e-mailez udalera hurrengo helbidera: diruzaintza@bermeo.eus.
    2.  Bestela, eroan Gordelaritza Sailera (Intxausti Kalea, 2-1. solairua).
  3. Dirua Itzultzeko: Obra amaituta, Udalak  fidantza jartzerakoan emondako ordain-gutuna aurkeztu eskariagaz batera, Ertzilla kaleko erregistruan (Berhaz).

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Jagokon obrea hasi baino lehen

Tramitazio epea:

Arruntak 6 egun

Konplexuak 10 egun gehienez

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Ezezlea

Udal konpromisoa:

Gehienez 6 lanegunetan obra txikien lizentzia eskuragai eukiko dau herritarrak. Konplexutasunen bat baleu, gehienez 10 egunetan eskuratuko dau eta aurretik udalarekin hartu emonen bat izango dau.

Tasa ordainketa:

Aurkeztutako aurrekontuaren %5a gehi kostu tartearen arabera honako tasa:

300 eurotik beherakoak: 15,97€

300,01 euro eta 601 euro bitartekoak: 31,96€

601,01 euro eta 1.502 euro bitartekoak: 63,88€

1.502,01 euro eta 3.005 euro bitartekoak:149,80€

3.005,01 euro eta 6.010 euro bitartekoak: 249,88€

6010,01 eurotik gorakoak: 299,95€

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokozan agiri guztiak aurkeztuta antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu daiteke,  6/10 egunetan prest eukiko dau interesdunak, berhaz bulegoan jaso daian. 

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Urigintzako teknikaria) MARTITZENETAN 10:30-11:30etara

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, eskabide, formulario eta abarren bidez.

LAGAPENAK: Ez dira aurreikusten.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Lan txikien lizentziak emoteari buruzko erizpideak eta errejimenari buruzko arautegiaren arabera, egin nahi dan obreagaz bat ez datorrela aitortutako aurrekontua uste danean, Udal Teknikariak, beste gitxi gora-beherako aurrekontu bat egingo dau, bere txostenean agerturik.

Lan txiki izaera daukie:

Lur Legearen 242, eta Hirigintzazko Araukortasun Araudiaren 1go.artikuloek ezarritako ekintzez kanpo, ondorengoek:

a) Erreteila osoa edo zati batekoa, asfaltiko ohiala edo antzerakoa jartzea, tontorrekoak, teilatuko iturgintzea edo zurlana, tximini konponketa, hegal, ubide, edota irrati nahiz telebista antenak jartzea.

b) Marko, pertsiana, burdin, edo kutxak jartzea balkoietan,

begiralekuetan edo ta beste edozein zulotan, baita, beste inolako apaingarririk, fatxadetan, horrek, egiturea edo diseinuaren aldakuntzea badakar. Fatxadetako edoalboetako hormen estalketa edo babesketea.

c) Fatxada guztia margotzea, nahiz eta, baimendudaiteken arren, inoiz, zati bat margotzea.

d) Atarien eta etxebizitzetara doazen eskilaren egokitze lanak.

e) Eraikuntzearen egiturakoak ez diran horma eta hageak kentzea, edo ta, xehetu, lehundu, azulejoak jarri, garbitu, baldosak jarri, etab. etxebizitzen barruko banaketea aldatzea suposatzen ez dauan bitartean.

f) Edozein moetatako baldosa, azulejo edo zoruak aldatzea.

g) Ur, argi eta estolda instalazioen aldakuntza osoa edo zati batekoa, baita, osasun tresneria, ere, kumun eta bainugeletako barriztatze orokorrak.

h) Igongailu edo zamagailuak jarri edo aldatzea.

i) Berogailuen sistema orokorrak jartzea edo aldatzea, eraikuntza osorako.

j) Lur, orube, eta beste honelako jabegoak ixteko hesiak.

k) Mendiluz Hilerrian, igeltsu edo marmol edozein lan, baita, hilobien aurreko zorua konpondu edo egokitzeko lanak. Bardin Mañuko Hilerrian, baina, bere Arautegi bereziaren arabera.

 

HOBARIAK: URIGINTZA LIZENTZIEN TASEA ARAUTZEN DAUEN ORDENANTZA FISKALEAN arautzen dira

 Kuotearen %50 fatxadak margotzeko lizentzietan.

Hobariok zuzenean aplikatuko dira tasearen kitapena egitean, eta hobariaren oinarritzat margotze lanen kostua baino ez da hartuko lizentzia berean beste lan batzuk edo fatxadak margotzeagaz zerikusirik ez daukien lanak badagoz.

Kuotearen %90 eraikinak birgaitzeko lanetan; alde zaharreko Birgaitze Osoko Aldeetan egiten diran lanei deritxe birgaitzeko lanak.Hobaria zuzenean aplikatuko da behin-behineko kitapenean, lizentziaren eskabidea beren beregi jasota izten bada hobaria izateko eskaria, Bermeoko Udalak luzatutako egiaztagiriagaz batera. Egiaztagiri horretan, Birgaitze Osoko Aldeko lanak dirala egiaztatuko da.

Kuotearen % 100, abelur jarduerea daukien baserriak birgaitzeko edo instalazinoetarako obra lizentzietan

Hobaria zuzenean aplikatuko da behin-behineko kitapenean, beti be lizentziaren eskabidean beren beregi jasota izten bada hobariaren eskaria, abelurren jardueretan jarduten dala egiaztatzen dauen agiriagaz batera.

Kuotearen %75 errotuluak euskeraz jarteagaitik.

Aurreko ataleko hobariak aplikau behar badira be, behin-behineko kitapena egin aurretik, kasuan kasuko agiri eta guzti berariaz eskatzen ez badira, behin betiko kitapenean aplikatuko dira, eta kasu bakotxean jagokozan itzulketak eragingo dauz. Kasu horretan ez da etengo behin-behineko kitapena kobretako prozesua.

Birgaitze lanak diran ala ez zalantza dagoanean, udal arkitektoak eginiko txostenak lehenetsiko dira.

Zehazturiko hobarien jatorriaren inguruko zalantzaren bat badago, alkatetzak emongo dau erabagia, eta erabagia betearazlea izango da.

Alde zaharrean zein hirigunean birgaitzen obrak egiteagatik diru laguntzak egon daitekez. Horreen tramitazinoa burutzeko BERUALA, SAra bideratu eta informazio guztia jasotzeaz gain tramitazioa ere hasi daikezu.

Tramite zerrenda