Tramiteak

Tramitea

Udalagaz edo bere erakunde autonomoakaz erlazionatutako informazinoa On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Informazinoa eskaini: Udalagaz edo bere erakunde autonomoakaz erlazionatutako informazino guztia eskuratu, beti eguneratutako datuak eduki, leku bakarrean edo dei bakarrean informazinoa guztia eukita beherala eskaintzea da izapide honen xedea.

Nori zuzendutako tramitea da?

Edozein interesdunari

Zein da tramite honen erantzulea?

Antolakuntza eta Teknologi barriak Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik

Tramitazio epea:

Berehala

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Amaitutako espedienteak: baiezlea; amaitu gabeko espedienteak: interesdunek bakarrik

Udal konpromisoa

Beti eguneratutako datuak eukiteaz gain momentuan jasoko dau herritarrak, udal tramite, udal erakunde, udal sail, zinegotzi, herriko ekimenak, herriko enpresen, erakunde publiko eta zerbitzuetako ordutegiak, ikastaroak eta udaletik kudeatzen dan informazio guztia.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen - Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Telefonoa

Informazinoa interesdunaren eskura jartzen da. Dei bakarrean eta momentuan interesdunak, herriari, udalari, udaleko erakunde publiko guztiei, herriko enpresei zein herrian egiten diran ekimenei buruz behar dauan informazioa eskaintzen jako. Horretarako:

010 zerbitzura deitu daiteke. Bermiotik kanpo 946179100.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen- Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Interesdunak antolakuntza@bermeo.eus helbidera behar dauan informazio eskaria egin daike eta zuzenean jarritako helbide elektronikora bueltatuko jako edo informazio hori daukan sail zein teknikari erantzulearekin harremanetan jarriko dau.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (ATB Saileko teknikaria) BARIKUA 11:00-12:00etara

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.

 DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa. 

Tramite zerrenda