Tramitea
Xedea:
Interesduna etxebizitzaz aldatzen dalako helbide aldaketea burutu da izapide honen helburua. Etxebizitza aldaketa hau Bermeoko herrian burutu beharko da eta interesdunak erroldaturik egon beharko dau.
Nori zuzendutako tramitea da?
Bizilekua aldatzen dauan edozein herritarri.
Baldintzak:
Bermeon erroldaturik egotea
Zein da tramite honen erantzulea?
Idazkaritza: Estatistika Zerbitzua
Ebazpena
Alkatea
Noiz aurkeztu behar da eskaera?:
Ez dago epe murrizketarik
Tramitazio epea:
Berehala
Administrazio-isiltasunaren eragina:
Baiezlea
Konpromisoa:
Tramitea berehala egin eta aurrerago dokumentazioa eskatu beharra sahiesteko, beharrezko dokumentazio guztia eransten dala bermatu.
Tasa ordainketa:
Ez dago. Dohaineko tramitea
Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila
Berhaz Bulegoan:
Ertzilla 6-8 Bermeo.
Ordutegia: Egunero 08:30- 14:30
Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00
Zapatuetan 10:00- 13:00
Udan Goizez bakarrik
Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak erantsita antolakuntza@bermeo.eus helbidera bidali behar dozuz.
Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Estatistikako arduraduna) EGUNERO 10:00-14:30era
IN-08: Adinbakoak
IN-09: Jauberaren baimena
IN-10: Helbide aldaketarako inprimakia
Eskatzailea etxearen jabea bada:
Alta inprimakia betetzen dau
Sarrera erregistroa emoten da
NAN fotokopia jasotzen da
Etxebizitzaren jabetasuna frogatzen dauan agiria Berh@z bulegoko langileak eransten dau
Eskatzailea errentaria bada:
Alta inprimakia beteko dau
Sarrera erregistroa emoten da
NAN fotokopia jasotzen da
Errendamendu kontratuaren kopia eransten da
Kontratua jabearen izenean egon behar da
Eskatzailea adinbakoa bada:
Guraso baten baimen inprimakia betetzen da
Sarrera erregistroa emoten da
Famili liburu osoaren fotokopia jasotzen da.
Gurasoaren NAN fotokopia eransten da
Eskatzailea norbaiten etxean biziko bada:
Alta inprimakia beteko dau
Sarrera erregistroa emoten da
NAN fotokopia jasotzen da
Etxebizitzaren jabearen baimena izenpeturik ekartzen da
Etxebizitzaren jabetasuna frogatzen dauan agiria Berh@zbulegoko langileak eransten dau
Jabearen NAN fotokopia eransten da
Eskatzailea ezkontidearen etxean biziko bada (ezkontidea jabea):
Alta inprimakia betetzen da
Sarrera erregistroa emoten da
Famili liburu osoaren fotokopia ekartzen da
Etxebizitzaren jabetasuna frogatzen dauan agiria
Berh@zbulegoko langileak eransten dau
Eskatzailearen NAN fotokopia jasotzen da
Eskatzailea ezkontidearen etxean biziko bada (ezkontidea errentaria):
Alta inprimakia betetzen da
Sarrera erregistroa emoten da
Famili liburu osoaren fotokopia ekartzen dau (ezkonduta dagozanaren froga)
Errendamendu kontratuaren fotokopia jasotzen da
Eskatzailearen NAN fotokopia eransten da
Eskatzailea Egoitza kolektibo baten (Ospitale Psikiatrikoan edo Zaharren Egoitzan)
biziko bada:
Alta inprimakia betetzen dau
Sarrera erregistroa emoten da
NAN fotokopia jasotzen da
Egoitz horreetako arduradunaren baimena izenpeturik ekartzen dau.
Arduradunaren NAN fotokopia eransten da
Europar Erkidegoko biztanleei (Alemania, Austria, Bélgica, Bulgaria, Chipre, Dinamarca, Eslovaquia, Eslovenia, España, Estonia, Finlandia, Francia, Grecia, Hungría, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxemburgo, Malta, Países Bajos, Polonia, Portugal, Reino Unido, República Checa, Rumanía, Suecia) eta Akordioren bat sinatuta daben Estatuetako biztanleei (Islandia, Liechtenstein, Noruega, Suiza):
Pasaportea
CERTIFICADO DEL REGISTRO CENTRAL DE EXTRANJEROS (Izena, helbidea, nongoa dan, NIE (Numero de Identificacion de extranjero, eta erregistroen data)
Erroldan derrigorrezkoa da NIE jartea.
Prozedurari jagokon dokumentazinoa.
Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.
Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:
FITXATEGIAREN IZENA: BIZTANLEEN ERROLDA
FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK:Bermeoko Udalaren biztanleen errolda kudeatzea eta tratamendu automatizatua egitea.
DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA:Aurrez aurre, eskabide eta formulario bidez
LAGAPENAK:Estatistikako Institutu Nazionala
TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.
FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea
SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)
SEGURTASUN NEURRIAK:Maila ertaina
PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180010
"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es
Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa