Tramiteak

Tramitea

Jakinarazpenak/ Notificaciones On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Udalak herritarrei bere helbidean jakinarazo ezin izan deutsezan gutunak eta kitapenak jasotzen etorzeko aukera eskaintzea da izapide honen xedea.

Helbidera bi aldiz bideratzen da jakinarazpena, ezinezkoa bada interesdunari edo familiako norbaiti emotea,  gutun bat izten jako herritarrari helbide horretan, Berhaz bulegora etorri eta gutunak zein kitapenak jaso ahal izateko astebeteko epean.

Nori zuzendutako tramitea da?

Gutunen edo kitapenen titularrei.

Baldintzak:

Titularra izatea edo baimenduta egotea

Jakinarazpen oharra aurkeztea

Zein da tramite honen erantzulea?

Idazkaritza

Ebazpena

Alkatea

Noiz jaso jakinarazpena?

Jakinarazpen oharra jasotzen denetik aste beteko epean

Tramitazio epea:

Berehala

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Ez da bidezkoa

Tasa ordainketa:

Doan

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan

Ertzilla 6-8 Bermeo

Ordutegia: Egunero 08:30- 14:30 / Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 / Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

 

Telefonoa

Jakinarazpen oharra jaso dauan herritarrek edo interesdunek, jakinarazpen hori berhaz bulegoan dagoen edo jagokon sailera bideratu dan jakiteko, 010 zerbitzura deitu daikie.

Bermiotik kanpo deitzekotan 946179100

Ordutegia: Egunero 08:30- 14:30 / Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 / Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Jakinarazpen oharra jaso dauan herritarrek edo interesdunek, jakinarazpen hori berhaz bulegoan dagoen edo jagokon sailera bideratu dan jakiteko antolakuntza@bermeo.eus helbidera mezu bat bideratu daike.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Estatistikako langilea) EGUNERO 10:00-14:30

Jakinarazpen oharra (behekaldean)

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Agiri ofizialak, ordainagiriak, errolda fiskalak edota eskabideak aurkeztuta.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Maila ertaina

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180027

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Jakinarazlea gutun edo kitapena jakinarazteko bi sahiakera egin ostean, jakinarazpen ohar bat izten dau helbidean, interesdunak berhaz bulegoan jaso daian, gehienez aste beteko epean.

Berhaz bulegora bideratzen diran jakinarazi gabeko gutun eta kitapenak, 15 egunetan mantentzen dira gero jagokon sailera bideratzeko. Sailak gutun edo kitapena jakinarazi gabe dagoala ikusten dauanean, jakinarazpen prozesuari amaiera emoteko azken urratsak emoten dauz BAOan argitaratzeko.

Tramite zerrenda