Tramiteak

Tramitea

Galdutako objektuak/ Objetos perdidos On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Galdutako gauzen jarraipen eta kudeaketa egokia bermatzea da izapide honen helburua.

Nori zuzendutako tramitea da?

Objekturen bat galdu edo aurkitzen dauan edozeini

Zein da tramite honen erantzulea?

Antolakuntza eta Teknologi barriak Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Herritarrak galdutako objektua ekarri ostean, Berhaz-eko iragarki taulan eta web guneko iragarkietan argitaratuko da. Jabeak, azken iragarkitik urte biko epea eukiko dau eskaria egiteko. Galdutakoa suntsikorra bada, iragarkia argitaratu danetik 8 eguneko epean mantenduko da.

Tramitazio epea:

Berehala. Objektuak jaso eta 2 urtetan gordailatzen dira Kode Zibilak eraendutakoaren arabera.

Konpromisoa:

Jasotako objektuen gitxienez %35a bueltatzea

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan.

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen - Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Telefonoa

Galdutako objektuen inguruko infromazioa eskuratzeko 010 zerbitzua erabili daiteke. Galdutako objektua jaso ez bada, galdu duenaren datuak jasotzen dira, norbaitek ekartzekotan hartu emonetan jartzeko.

Bermiotik kanpo deitzekotan 946179100 zenbakia erabili beharko litzateke.

Ordutegia

08:30- 14:30 Martitzen- Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Galdutako objektuen inguruko infromazioa eskuratzeko antolakuntza@bermeo.eus helbidea erabili daiteke. Galdutako objektua jaso danentz erantzuten da eta jaso ez bada, galdu duenaren datuak hartzen dira, norbaitek ekartzekotan hartu emonetan jartzeko.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (ATB Saileko teknikaria) BARIKUA 11:00-12:00etara

IN-07: Galdutako objektua kudeatzeko agiria

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

 

FITXATEGIAREN IZENA: GALDUTAKO OBJEKTUAK

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK:Udaletxera eroaten dabezan galdutako objektuak kudeatzea.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA:Galdutako gauzen bat eskatzen duten pertsonei buruzkoak, bilatzailearen datuak.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180029

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa 

Galdutako objektuak aurkitzaile zehatz bat euki badute, urte bi igarota objektua bueltatzea lortzen ez bada, horren jaubetza aurkitzaileak eukiko leuke.

Urte bi igarota ez bada objektuaren jaubea jasotzera etorri eta ez badu aurkitzaile zehatzik, Antolakuntzako batzorde informatiboan objektuaren ezaugarrien arabera, horrekin zer egin diktaminatzen da.

Tramite zerrenda