Tramiteak

Tramitea

Hitzorduak/ Citas On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramitea

Xedea:

Berh@z bulegoko langileak herritarrek aurkeztutako arazoren bat konpondu ezin dauenean, edo bestelako kontsultak egin nahi diranean, teknikari, zinegotzi edo alkateagaz jarduteko aukerea eskaintzea da izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Edozein interesdunari

Zein da tramite honen erantzulea?

Jagokon Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik. Hitzordua emoten da agendaren arabera

Tramitazio epea:

Berehala

Konpromisoa:

Finkatutako egun eta orduan zain egongo da ordezkari politikoa edo teknikaria. Ezingo balu, aurreko egunean horren barri eukiko dau interesdunak

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Baiezlea

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Telefonoa

Udalak, telefono bidezko 010 Zerbitzuaren bidez tramite honi buruzko informazio guztia eskeini ahal deutsu eta hitzorduak emon.

Bermiotik kanpo deitzekotan 946179100

Ordutegia: Egunero 08:30- 14:30 / Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 / Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Udalak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure hitzorduaren eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu.

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: HITZORDUAK

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: 

Herritarrak udaleko sailen batekin bilera egiteko eskatzen dituen hitzorduak kudeatzea eta kudeatzea.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurre, eskabide eta formulario bidez.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi.

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180009

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Tramite zerrenda