Tramiteak

Tramitea

Kexak eta Iradokizunak On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Herritarrek, txarto ikusten dabezan jarduera, ekintza edo bestelakoei buruz, euren eritzia emoteko aukerea daukie izapide honen bidez. Herritarren kexak, daukiezan iradokizunak, sortutako egoeraren bati buruzko abisuak zein Udalak behar bezala burututako jarduera baten ganeko esker ona bideratzea da, izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Kexak, iradokizunak, abisuak eta eskerrak adierazi nahi dauzan edozein herritarri.

Zein da tramite honen erantzulea?

Jagokon Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik

Tramitazio epea:

Kexak eta iradokizunak (beti be ez diranean anonimoak) gehienez 30 egunetan erantzuten dira

Abisuak eta eskerrak, berehala bideratzen dira jagoken Sailera.

Udal Konpromisoa:

Sarrera erregistro bidez, tramiteak on-line ataletik edo mail bidez heltzen diran kexa zein iradokizun guztiak: Gehienez 30 egunetan erantzuna eukiko dabe.

Gainerakoak, eskerrak, abisuak, telefono bidezko kexak edo galderak, gaiaren arabera jagokon sailera bideratzen dira.

Tasa ordainketa:

Ez dago. Dohaineko tramitea da.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

Telefonoa

Telefono bidez: 010 zerbitzua erabilita

Bermiotik kanpo deitzekotan 946179100

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Maila bidez antolakuntza@bermeo.eus : Kexak eta iradokizunak udalaren kudeaketa sisteman sartzen dira, gehienez 30 eguneko epean erantzuten dirala bermatzeko.

Maile bidez jasotzen diran eskerrak, abisuak edo galderak jagokon sailera bideratzen dira eta interesdunari jakinarazten jako, noiz eta nori bialdu jakon jasotako edukia.

Hitzordua

Kexen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU gaiaren arabera jagokon teknikari edo ordezkari politikoarekin hitz egin daikezu.

IN-21: Kexak aurkezteko inprimakia

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: KEXAK

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Web gunearen bidez, bulegoan zein telefonoz identifikaturik iristen diren kexen kudeaketa.

 DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Web orria, 010 telefonoa zein inprimaki eta instantzien bidez

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180028

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa. 

Identifikatu gabeko eskariak, kexak, iradokizunak edo galderak, tramite honen kudeaketatik at gelditzen dira, erantzuteko ezintasunagatik.

Tramite zerrenda