Tramiteak

Tramitea

Herritarrek duten informazio-eskubide eskaria/ Solicitud del derecho de acceso a la información On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:
Helburu nagusia da edozein pertsona fisiko zein juridikori, informazioa eskuratzeko eskubidea bermatzea, betiere Bermeoko Udalak sorturikoa edo udalaren funtzioak gauzatzean lorturikoa danean eduki hori.

Eskaintzen dan informazio aukera hau, hala ere, mugatu daiteke kasu batzuetan; batik bat: segurtasun publikoari, jabetza intelektualari zein industrialari, datu pertsonalei eta arauan jasotako beste muga batzuei dagokienean. Kasu horietan, eskumena daukan organoak, babestu beharreko edukia aztertu eta neurtu ondoren, informazio partzial bat bidera dezake, beti ere horrek ez badu aldatzen edo zentzugabetzen emoten den informazioa.

Nori zuzendutako tramitea da?
Edozein pertsona fisiko edo juridikori.

Baldintzak: Ez da baldintza zehatzik bete behar, eskari mota hau exekutatzeko. Identifikazioa beharrezkoa da, gainerako guztietan bezala.

Zein da tramite honen erantzulea?
Informazio Publikoa eskaintzeko unidadea.

Ebazpena Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaerea? Ez dago epe mugarik

Tramitazino epea:   Hilabete 1

Hala, ere, epe hori luza daiteke hurrengoak betetzeko:

- Eskaeran ez bada informazio nahikoa eman, eskatzaileari 10 egun emango zaio zehazteko informazioa. Errekerimenduan zehaztuko zaio ebazpena emateko epea etenda geldiko dela eta emandako epean informazioa zehaztu ezik ulertuko dela bere eskaerari uko egin diola.

- Eskatutako informazioak identifikatutako hirugarrenen interes edo eskubideetan eragina badu, 15 egun emango zaie beharrezko alegazioak egiteko. Eskatzaileari egoera horretaz informatuko zaio, baita ebazpena emateko epea etenda gelditzen dela alegazioak jaso arte edo horiek aurkezteko epea igaro arte.

-Erantzuna emateko modua: eskaera jaso eta hilabeteko epean, epea hori bukatuta ez bada erantzunik igorri ulertuko da ezezkoa dela. Hala ere, hilabeteko epean ezin bada informazioa eman bere bolumen edo konplexutasunagatik beste hilabetez luzatu daiteke ebazteko epea, beti ere eskatzaileari jakinarazita

Administrazino-isiltasunaren eragina: Ezezlea

Tasa ordainketarik: Eskariaren arabera, kopiak behar izatekotan, agiriak emoteagatik dagoan ordenantza aplikatuko litzateke.

Udalaren konpromisoa: Hilabete 1.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz bulegoan:

Egunero: 8:30-14:30

Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00

Zapatuetan: 10:00-13:00

Udan arratsaldeetan itxita

Telefonoa

Udalak, telefono bidezko 010 Zerbitzuaren bidez tramite honi buruzko informazio guztia eskeini ahal deutsu. Tramitazio hasteko zure izenpea eta identifikazio zehatza behar dogunez, beste arreta bideak erabiltzea nahitaezkoa da.

eMaila

Udalak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu. Zure identifikazio dokumentu ofiziala behar dogu eta eskaera orri normalizatua izenpetuta bideratu beharko dozu.

Hitzordua

Tramite honegaz erlazionatutako edozein gai landu edo aztertzeko, teknikari arduradunagaz hitzordua hartu daikezu. Horretarako 010 zerbitzura deitu daikezu, Berhaz bulegoan eskatu daikezu edo on-line egin daikezu.

IN-155: INFORMAZIOA ESKURATZEKO ESKARI ORRIA

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.

 DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluaren aurrean erreklamazioa. Borondatezkoa da eta Administrazioarekiko auzi‑errekurtsoa aurkeztu baino lehen aurkez daiteke, hilabeteko epean.

 Epaitegian Administrazioarekiko auzi‑errekurtsoa.Bi hilabeteko epea

Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

Informazioa eskuratzeko, herritarrek ez dute beste biderik izango. Gainera, langileei ezin izango zaie beste motatako eskaerarik egin, salbu eta hitzorduen bitartez azaldutakoak.

Tramite zerrenda