Tramiteak

Tramitea

Gune eta eraikin publikoetan ekintzak antolatzeko eskaria On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramitea

Xedea:

Gune eta eraikin publikoetan antolatzen diran ekintzak zein baldintzatan eta zein modutan tramitatu behar diran baimena lortzeko da izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Interesa daukan edozein herritarrari

Zein da tramite honen erantzulea?

Udala eta bere erakunde autonomoak

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik

Tramitazio epea:

21 egun

Tasa ordainketa:

Udal baliabideak izatearen prezio publikoak eta fidantza arautzen dauan ordenantza

Nestor Basterretexea aretoa, Gizarte eta Kultura etxeko gelen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fizkala

Administrazio isiltasuna: Baiezlea

Konpromisoa: Eskariari berehala emongo jako sarrerea

Datuak sartuta: 2019ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berh@z Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: Egunero 08:30- 14:30, Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00, Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik.

eMaila

Udalak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu, agiri normalizatua izenpeturik eta beharrezko gainerako dokumentuekin (halan bajagoko)

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: 

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: 

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, eskabide, formulario eta abarren bidez.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMAMistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNAAlkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAKMaila altua

PUBLIKAZINO DATABAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administraio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

AZALPENAK:

Eskari motaren arabera 6 aukera dagoz:

Ekintza politikoak: Alkatetzara bideratu eta idazkariak koordinatuko dauz.

Kultur ekintzak: Kultura eta Hezkuntza Sailera bideratu eta kultura teknikariak koordinatuko dauz.

Kirol ekintzak: Udalaren Kirol Patronatura bideratu eta kirol zuzendariak koordinatuko dauz.

Gazteen ekintzak: Gazteria Sailera bideratu eta gazteria teknikariak koordinatuko dauz.

Merkataritzako ekintzak: Merkataritza Sailera bideratu eta jagokon teknikariak koordinatuko dauz.

Osasunagaz erlazionatutakoak edo solidarioak diran ekintzak: Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Langileriak koordinatuko dauz. 

Euskeragaz erlazionatutakoak: Euskera Sailak koodinatuko dauz.

Turismoa: Grabaketak koordinatzen dauz

Gune eta eraikin publikoetan egiten diran ekintza guztien barri eukiko dabe: Ingurumenak, Udaltzaingoak, Idazkaritzak, Zerbitzuek, Kirol Patronatuak, Kultura eta Hezkuntzak, Gazteriak, Merkataritzak, Alkatetzak, Euskerak eta Turismok

Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak berak kudeatuko dauzan ekintzetatik kanpo, ez dau ganerakoen barri izango.

Tramite zerrenda