Tramiteak

Tramitea

Arriskutsuak izan leitekezan animaliak eukiteko edo berrizteko lizentzia eskaria On-line tramiteaAurrez - aurreko tramitea

Xedea:

Herritarrak, arriskutsuak izan leitekezan animaliak eukiteko edo berrizteko lizentzia eskuratu ahal izatea da izapide honen helburua

Nori zuzendutako tramitea da?

Arriskutsuak izan leitekezan animaliak daukazan edozein herritarri.

Zein da tramite honen erantzulea?

Zerbitzu Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik

Tramitazio epea:

Astebete

Administrazio-isiltasunaren eragina: 

Udal konpromisoa:

Aste beteko epean tramitea burutzea

Tasa ordainketa:

Araudi fiskalen arabera

Datuak sartuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz bulegoan: Ertzilla 6-8
Egunero: 8:30-14:30
Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00
Zapatuetan: 10:00-13:00
Udan arratsaldeetan itxita

AURKEZTUTAKO BEHARREKO AGIRIAK

IN-91 Inprimakia - eskaria

NAN / DNI

Koloretako argazki 2 

Zigorpean ez dagoan zinpeko aitorpena (50/1999 Legea) (IN-93)

Gaitasun fisikoaren eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiria

Zigor aurrekarien ziurtagiri eskaria (IN-92 inprimakia bete eta sinatuta)

Inprimakiak IN-91,92 eta 93 

 

ARRISKUTSUAK IZAN LEITEKEZAN TXAKURRAK ERROLDATZEKO ESKARIA

Eskaria IN-146

Aseguru ziurtagiria IN-94

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

 

FITXATEGIAREN IZENA: ARTXIBOA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Udal-artxiboa modu sistematikoan antolatzea

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurrekoa, eskabide, formulario eta abarren bidez.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMAMistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNAAlkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAKMaila altua

PUBLIKAZINO DATABAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda