Tramiteak

Tramitea

Birpartzelazio-proiektuak/ Proyectos de reparcelación On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Hauxe da zerbitzuaren xedea:

- Dauden finkak, partzelak eta orubeak arautzea.

- Hirigintza-ordenazioaren ondorioz jasotako onurak eta kargak bidezko moduan banatzea, eta beste.

Zerbitzu hau aplikatzen zaie exekuzio unitate baten parte diren finkak bateratzeko proiektuei. Halaxe egingo da, finkak plangintzaren araberako banaketa izan dezaten, eta partzerla berriak interesdunei esleitzen zaizkie, dituzten eskubideen neurrian.

Nori zuzendutako tramitea da?

- Jabeak.

- Udala eta administrazio publikoak.

- Hitzarmen batzordeak.

- Urbanizazioan esku hartzen dutenak.

Baldintzak:

Birpartzelazio-unitate batean lursailak izatea (bai hiri-lurzoruan dauden orubeen baldintzak betetzen dituztenak; bai behin betiko onetsitako hirigintza-antolamendu xehetua edo urbanizazio-proiektua dutenak), edota lursailak egotea behin betiko onetsitako hirigintzako jarduketa-programa duten unitateetan.

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaerea?

Ez dago epe mugarik.

Tramitazino epea:

10 hilabete, nahitaezko birpartzelazioa bada; 3 hilabete, borondatezkoa bada.

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Isiltasun positiboa.

Tasa ordainketarik:

Ez dago. Dohaineko tramitea da.

Udalaren konpromisoa:

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz bulegoan: Egunero: 8:30-14:30

Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00

Zapatuetan: 10:00-13:00

Udan arratsaldeetan itxita

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta berehala emoten jako sarrerea eta Urigintzara bideratzen da. Kontsulta edo informazioa eskatzeko: urigintza@bermeo.eus helbidera bialdu daikezu mezu bat.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Urigintzako teknikaria) MARTITZENETAN 10:30-11:30 etara

IN-03 ESKAERA ORRIA

Birpartzelazio proiektua, teknikari eskudunak izenpetua eta haren Elkargo Profesionalak ikus-onetsia. Proiektuak honako hauek izango ditu, gutxienez:

- Memoria, honako hauek jasoko dituena: birpartzelazioa zertan oinarritzen den; birpartzelatuko den unitatearen deskribapena; eskubideak definitu eta kuantifikatzeko irizpideak; esleitutako azalerak baloratzeko irizpideak; esleipen irizpideak; eraikinak eta planeamendua exekutatzean desagertuko diren bestelako elementuak baloratzeko irizpideak.

- Jabe eta interesdunen zerrenda, duten eskubideen izaera eta zenbatekoa adierazita.

- Finka berrien proposamena, adieraziz bakoitzari zein hirigintza-aprobetxamendu dagokion, eta esleipendun bakoitzaren izendapen nominala.

- Plana egikaritzean desagertu edo suntsituak izango diren eskubide, eraikin, eraikuntza eta plantazioen tasazioa.

- Behin-behineko likidazioaren kontua, non jasoko diren birpartzelazio-eragiketa guztiak modu indibidualizatuan (hau da, jabe guztienak, edota eragindako titular diren guztienak, banan-banan).

- Planoak: kokapena, eta herriarekin dagoen harremana; mugatze-plana (birpartzela daitekeen unitatearen mugak, eragindako finken ertzak, eraikuntzak, eta lursailean dauden bestelako elementuak jasoko ditu); ordenazio-planoa; esleitutako azaleren sailkapen- eta balioespen-planoa; esleipen-planoa (finka berrien ertzak adierazita); informazio- eta esleipen-planoei gainjarritako planoa

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: 

Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurre, eskabide eta formulario eta abarren bidez

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramite hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko Maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

Zer egintzaren aurka jartzen da?

Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

 Zer organori jartzen zaio?

Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.

- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Zer errekurtso jar dezakezu gero?

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

a) NAHITAEZKO BIRPARTZELAZIOA.

  • Birpartzelazio-espedientea hasteko akordioa; eta hasierako finken titulartasuna eta egoera egiaztatzea, Jabetza Erregistroaren jabariaren eta zamen ziurtagiriaren bitartez.
  • Birpartzelazioa hasiko dela jakinaraztea Erregistroan ageri diren titular guztiei eta birpartzelazioan interesa dutenei.
  • Birpartzelazio proiektua aurkeztea.
  • Udal Zerbitzu Teknikoen txostena.
  • Dokumentazioa osatu edo zuzentzeko epea.
  • Zerbitzu Teknikoen txostena.
  • Izapidetzea egiten duen atalaren txostena.
  • Hasierako onespena eta jendaurrean jartzea 20 egunez (iragarkia BAOn eta probintziako bi egunkaritan, eta banakako jakinarazpena interesdun guztiei.
  • Aurkeztutako alegazioak ebaztea, dagozkien txostenen bitartez.
  • Alegazioetatik ondorioztatzen bada proiektuaren mamia aldatu behar dela, interesdunei entzunaldia emango zaie berriro, hilabetez.
  • Alegazio berrien txostena, hala badagokio, eta behin betiko onespena egiteko proposamena.
  • Behin betiko onespen erabakia. Organo eskuduna: Alkatetza.
  • Jabetza Erregistroan inskribatzea, Hirigintza-kudeaketa Araudiaren 113. artikuluak aurreikusitako moduetan.

 b) BORONDATEZKO BIRPARTZELAZIOA.

  • Borondatezko birpartzelazio proposamena aurkeztea dokumentu publikoan (eskrituran), birpartzelatu beharreko azaleraren % 100eko jabetza dutenek sinatua.
  • Zerbitzu Teknikoen txostena.
  • Jendaurrean jartzea (20 egun).
  • Izapidetzea egiten duen atalaren txostena.
  • Behin betiko onespena. Organo eskuduna: Alkatetza.
  • Jabetza Erregistroan inskribatzea, Hirigintza-kudeaketa Araudiaren 113. artikuluak aurreikusitako moduetan (abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuak onetsi zuen Araudi hori).

 

 

Tramite zerrenda