Tramiteak

Tramitea

Eraikinen aurri deklarazioa/ DeclaraciĆ³n de ruina de edificios On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Zerbitzu honen helburua da eraikuntza batek zein narriadura-gradu duen, erabakitzeko ea aurri-deklarazioa ematea dagokion ala ez.

Bermeoko eraikin batek zein narriadura-egoera duen jakiteko zerbitzua da hauxe.

Nori zuzendutako tramitea da?

Eraikuntza baten narriadura-egoera zein den jakin nahi duten interesdunak, erabakitzeko ea aurri-deklarazioa dagokion ala ez.

Baldintzak:

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaerea?

Ez dago epe mugarik.

Tramitazino epea:

6 hilabete

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Isiltasun negatiboa

Tasa ordainketarik:

Ez dago. Dohaineko tramitea da.

Udalaren konpromisoa:

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz bulegoan: Egunero: 8:30-14:30

Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00

Zapatuetan: 10:00-13:00

Udan arratsaldeetan itxita

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta berehala emoten jako sarrerea eta Urigintzara bideratzen da. Kontsulta edo informazioa eskatzeko: urigintza@bermeo.eus helbidera bialdu daikezu mezu bat.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Urigintzako teknikaria) MARTITZENETAN 10:30-11:30 etara

-IN- 03 Eskaera orria

-Higiezinaren identifikazio-datuak; aurri-deklarazioa zertan oinarritzen den; bertan bizi direnen zerrenda (duten jabetza-titulua edozein dela ere); eta eraikinaren gaineko eskubide errealak, baldin baleude.

-Eskumena duen adituaren txostena (goi-mailako arkitektu edo injeniariarena), argazki-sortarekin batera —aurri-deklarazio eskabidea zertan oinarritzen den egiaztatzeko; higiezinaren egoera irudikatzeko; eta egiaztatzeko ea eskabidea egiteko unean eraikinak segurtasun- eta bizigarritasun-baldintzak betetzen dituen, bertan bizi direnek han jarraitu ahal izateko dagokion erabakia hartu bitartean—.

-Higiezinaren titulartasunaren egiaztagiria, aurri-deklarazioa eskatzen duena jabea bada

 

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: 

Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurre, eskabide eta formulario eta abarren bidez

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramite hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko Maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

Zer egintzaren aurka jartzen da?

Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

 Zer organori jartzen zaio?

Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.

- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Zer errekurtso jar dezakezu gero?

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

Tramite zerrenda