Tramiteak

Tramitea

Plandeamendu orokorra/ Planteamiento general On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Bermeoko Udaleko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusteko eta/edo aldatzeko prozedura. HAPOa partzialki edo osorik berrikusteko, edota aldaketa puntualak egiteko, 3 urratseko prozedura hau jarraitu behar da:

- AURRETIAZKO fasea.

- HASIERAKO ONESPEN eta BEHIN-BEHINEKO ONESPEN fasea.

- BEHIN BETIKO ONESPEN fasea.

Gainerako kasuetan, prozedura 2. fasean hasiko da. Espedientea bi modutan hasi ahal da:

- Ofizioz, BERRIKUSKETEN kasuan. Hirigintza-kudeaketa eta Ingurumen Atalean hasiko da.

- Alderdien eskariz, ALDAKETA kasuan: interesdunak, eskabideaz gain, HAPOren aldaketa agiria eta ingurumen-inpaktuaren txostena aurkeztu beharko ditu.

Nori zuzendutako tramitea da?

- Plan Orokorra berrikusi/aldatu nahi dutenei (alderdien eskariz hastea).

- Lurralde-politika Arloari (ofizioz hastea).

Baldintzak:

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Osoko Bilkurak

Noiz aurkeztu behar da eskaerea?

Ez dago epe mugarik.

Tramitazino epea:

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Isiltasun negatiboa

Tasa ordainketarik:

Ez dago. Dohaineko tramitea da.

Udalaren konpromisoa:

Legearen arabera jardutea eta epeak betetzea.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz bulegoan: Egunero: 8:30-14:30

Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00

Zapatuetan: 10:00-13:00

Udan arratsaldeetan itxita

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta berehala emoten jako sarrerea eta Urigintzara bideratzen da. Kontsulta edo informazioa eskatzeko: urigintza@bermeo.eus helbidera bialdu daikezu mezu bat.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Urigintzako teknikaria) MARTITZENETAN 10:30-11:30 etara

Berrikusketarako:

- Hasteko erabakia (Alkatetza edo Udalbatza).

Aldaketarako: 

- Interesdunaren eskabidea. 

- Aldaketa jasotzen duen agiria. 

- Ingurumen-inpaktuaren txostena (ECIA).

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: 

Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurre, eskabide eta formulario eta abarren bidez

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramite hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko Maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

Zer egintzaren aurka jartzen da?

Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

 Zer organori jartzen zaio?

Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.

- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Zer errekurtso jar dezakezu gero?

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

Tramite zerrenda