Tramiteak

Tramitea

Lehen erabilerako lizentzia On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Udalak egiaztatzea ea obrak betetzen dituen proiektu teknikoaren eta lizentziaren baldintzak.

Lizentzia hau eskatuko da honako kasu hauetan:

- Oin berriko eraikinak.

- Erabat birgaitutako/zaharberritutako eraikinak erabiltzeko, baldin eta kanpoko itxura orokorraren funtsa, bolumetria edota eraikuntza-sistema aldatu duen esku-hartze osoa eman bada.

- Berezko erabilera aldatu duten obrak egin diren eraikinak edo horien zatiak.

- Katalogatutako edota nolabaiteko ingurumen-babesa edo babes historiko-artistikoa duten eraikinak erabiltzea, horietan erabateko esku-hartze lanak egin eta gero.

Nori zuzendutako tramitea da?

Baldintzak:

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Noiz aurkeztu behar da eskaerea?

Ez dago epe mugarik.

Tramitazino epea:

3 hilabete

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Isiltasun positiboa.

Tasa ordainketarik:

Urigintza eta ingurumeneko zerbitzuen tasa

Udalaren konpromisoa:

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz bulegoan: Egunero: 8:30-14:30

Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00

Zapatuetan: 10:00-13:00

Udan arratsaldeetan itxita

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta berehala emoten jako sarrerea eta Urigintzara bideratzen da. Kontsulta edo informazioa eskatzeko: urigintza@bermeo.eus helbidera bialdu daikezu mezu bat.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Urigintzako teknikaria) MARTITZENETAN 10:30-11:30 etara

-IN- 03 Eskaera orokorra

-Obra amaierako egiaztagiria eta likidazioa, lanak zuzendu dituen teknikariak sinatuta eta dagokion elkargo ofizialak behar bezala ikus-onetsita.

-Egindako lanaren argazki-sorta.

-Obra-amaieraren dokumentazio grafikoa:

     Plantaren planoak

     Altxaerak eta exekutatutako urbanizazio-planta

- Exekutatutako zerbitzuak jasota (argiztatze publikoa; uraren, gasaren, argindarraren, telefoniaren hartuneak; estoldak; eta abar).

- Eraikin Berriaren Aitorpenari eta eraikinaren Jabetza Horizontaleko Erregimenaren Eraketari dagokion idatziaren zirriborroa (azken hori, beharrezkoa den kasuetan bakarrik).

- Instalazio Buletinaren, Proba Protokoloaren eta Obra Amaierako Egiaztagiriaren kopiak, Telekomunikazioen Ikuskaritzako Bizkaiko Probintzia Zuzendaritzak zigilatuta (eraikinak 20 etxebizitza baino gehiago baditu). Eta telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbiderako azpiegitura komunari buruzko proiektuari dagokion dokumentazioa.

- Urbanizazio lanak egokiro gauzatuko zirela bermatzeko gordailatutako abal edo bermea bueltan jasotzeko eskabidea (horrelakorik egon bada).

- Eraikuntza eta eraiste hondakinak eta materialak egokiro kudeatuko zirela bermatzeko gordailatutako abal edo bermea bueltan jasotzeko eskabidea. Horrekin batera, eraikuntza eta eraiste hondakinen eta materialen kudeaketari buruzko amaierako txostena, 112/2012 Dekretuaren III. Eranskinaren 6. artikuluaren edukiarekin.

- Bide publikoaren okupazioari buruzko agiria, airetiko eta lurreko (markesinak, garabiak eta hesi babesleak) okupazio-aldiak adierazita.

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: 

Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurre, eskabide eta formulario eta abarren bidez

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramite hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko Maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

Zer egintzaren aurka jartzen da?

Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

 Zer organori jartzen zaio?

Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.

- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Zer errekurtso jar dezakezu gero?

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

Tramite zerrenda