Tramiteak

Tramitea

Jarduera sailkatuetarako lizentzia On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Jarduera sailkatuetarako lizentzia eskatzea.

Barne hartutako jarduerak:

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren II A Eranskinean zerrendatutakoak.

Hona hemen jarduera-lizentzia behar duten jarduera sailkatu ohikoenak:

-Industriak, oro har.

-Ibilgailuen kanpoaldean tratamenduak egiten, bernizatzen, pistolaz pintatzen eta abar diharduten tailerrak; eta motordun ibilgailuetan eta antzekoetan mantentze- eta konponketa-lanak egiten dituztenak ere bai.

-Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kW-koa edo handiagoa bada eta ekoizpenerako erabilitako azalera 300 m²-tik gorakoa bada.

-Toxiko, arriskutsu edo suharbera bezala katalogatutako produktu eta materialak hartzen dituzten biltegiratze-, merkaturatze- eta erakusketa-jarduerak (500 kg-tik gora, bizitegi-lurzoru hiritarrean; eta 1.000 kg-tik gora, gainerakoetan).

-Dantzalekuak eta jaiak egiteko establezimenduak, klubak, diskotekak, disko-tabernak, karaokeak, pubak eta antzekoak.

-Ostalaritza-establezimenduak, jatetxeak eta ikuskizun publikoak edo jolas-jarduerak eskaintzen dituzten establezimenduak, hain zuzen ere, 300 pertsonatik gorako edukiera dutenak edota giro-musikaren parekoa den 50 wattetik gorako potentziadun musika-ekipoa dutenak (4 ohmioko karga estandarrerako).

 Baldintzak:

-Jarduera-lizentzia eskuratzeak ez du jarduera hasteko gaitzen.

-Jarduerari ekiteko, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/98 Lege Orokorrean jasotako egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, eta jarduera hasiko dela komunikatu.

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Noiz aurkeztu behar da eskaerea?

Ez dago epe mugarik.

Tramitazino epea:

 6 hilabete erabakitzeko 15 egun gabeziak zuzenketa

Administrazino-isiltasunaren eragina:

 Positiboa

Tasa ordainketarik:

Ordenantza fizkala

Udalaren konpromisoa:

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berh@z Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: Egunero 08:30- 14:30, Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00, Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik.

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta berehala emoten jako sarrerea eta Urigintzara bideratzen da. Kontsulta edo informazioa eskatzeko: ingurumena@bermeo.eus helbidera bialdu daikezu mezu bat.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Ingurumen teknikaria) MARTITZENETAN 08:15-11:00 etara

-IN-03 Eskaera orria

-Teknikari eskudunak sinatutako proiektu teknikoa, non jasoko diren jardueraren ezaugarriak;

berau kokatuko den ingurunearen deskribapena

jarduerak ingurumenean izan ditzakeen eraginak eta proposatutako neurri zuzentzaileak

beren eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea adieraziz

OHARRA: (3 ale aurkeztuko dira: 2, paperean + 1 CDan, pdf fitxategi bakarrean; eta estolderiaren eta ur-hartuneen 2 ale).

 

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: 

Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurre, eskabide eta formulario eta abarren bidez

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramite hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko Maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

Zer egintzaren aurka jartzen da?

Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

 Zer organori jartzen zaio?

Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.

- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Zer errekurtso jar dezakezu gero?

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

Tramite zerrenda