Tramiteak

Tramitea

Jardueraren titulartasun-aldaketaren komunikazioa On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Edozein motatako jardueraren titulartasun-aldaketa.

Baldintzak:

- Titular berriak, aurrekoak egikaritutako jarduera berbera garatu beharko du.

- Komunikazioa egin ostean, jaduera hasi ahalko da komunikazioa egin den datan bertan.

- OSTALARITZAko jardueretan titulartasuna aldatzeko, jarduera horietarako baldintza espezifikoak bete beharko dira (ostalaritza establezimenduak arautzeko Udal Ordenantzan daude jasota).

Ekainaren 11n sartu zen indarrean 171/1985 Dekretua, etxebizitzetarako bizitegi-lurzoru hiritarrean egiteko diren jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei aplikatzeko diren izaera orokorreko arau teknikoak jasotzen dituena. Dekretu hori indarrean sartu aurretik hasitako jardueretarako, bertako Lehen Xedapen Iragankorrean ezarritakoari men egingo zaio.

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Noiz aurkeztu behar da eskaerea?

Ez dago epe mugarik.

Tramitazino epea:

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Ez da aplikatzen

Tasa ordainketarik:

Ordenantza fiskala

Udalaren konpromisoa:

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berh@z Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: Egunero 08:30- 14:30, Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00, Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik.

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta berehala emoten jako sarrerea eta Urigintzara bideratzen da. Kontsulta edo informazioa eskatzeko: ingurumena@bermeo.eus helbidera bialdu daikezu mezu bat.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Ingurumen teknikaria) MARTITZENETAN 08:15-11:00 etara

-IN-03 Inprimakia

-Jarduera lagako duenaren NANaren fotokopia.

-Jarduera jasoko duenaren NANaren fotokopia.

-Titular berriaren Ekonomia Jardueren gaineko Zergako (EJZ) altaren kopia.

-Zabor-bilketa eta Estolderiako Tasen altaren kopia.

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: 

Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurre, eskabide eta formulario eta abarren bidez

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramite hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko Maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

Zer egintzaren aurka jartzen da?

Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

 Zer organori jartzen zaio?

Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.

- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Zer errekurtso jar dezakezu gero?

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

Tramite zerrenda