Tramiteak

Tramitea

Aurretiazko komunikazioa behar duen jarduera hastea/ ComunicaciĆ³n de inicio de actividad sometida a ComunicaciĆ³n Previa On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Aurretiazko jakinarazpena bete behar duen jardueraren hasiera.

Barne hartutako jarduerak:

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari uruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra.

Hauexek dira aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera ohikoenak:

- Toxiko, arriskutsu edo suharbera bezala katalogatutako produktu eta materialak hartzen ez dituzten biltegiratze-, merkaturatze- eta erakusketa-jarduerak (500 kg baino gutxiago, bizitegi-lurzoru hiritarrean; eta 1.000 kg baino gutxiago, gainerakoetan).

- 25 Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza tailerrak, muntaia tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa edota elektrikoa, argiarena kenduta) 300 kW baino txikiagoa bada eta ekoizpenerako azalera ez bada m2 m2tik gorakoa ; hortik kanpo geratzen dira gainazalaren tratamendua, berriztatze lana, pistola bidezko pintatze lana edo halakoak egiten dituzten tailerrak, edozein modutara, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteko 31/1998 otsailaren 27ko Lege Orokorraren II. Eranskineko A letran barne sartuta daudela ulertzen direnak.

-Zenbait zerbitzuri dagozkien jarduerak: haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun zentroak, botikak, albaitaritza-klinikak, bulegoak, ileapaindegiak, masaje-aretoak eta antzekoak.

-Ostalaritza-establezimenduak, jatetxeak eta ikuskizun publikoak edo jolas-jarduerak eskaintzen dituzten establezimenduak, hain zuzen ere, 300 pertsonatik beherako edukiera dutenak edota giro-musikaren parekoa den 50 wattetik beherako potentziadun musika-ekipoa dutenak (4 ohmioko karga estandarrerako)

Nori zuzendutako tramitea da?

Jardueren lizentzia behar dauan edozein herritarri.

Baldintzak:

-Aurretiazko komunikazioa behar duen jarduera bati hasiera emateko, komunikazio hori formalizatu beharko da Udalean, dena delako instalazioak lanean hasteko prest daudenean. Hala badagokio, sektorerako ezarritako lizentziak edo baimenak ere izan behar dira (Osasunekoa, Industriakoa…).

-Komunikazioa egin ostean, jaduera hasi ahalko da komunikazioa egin den datan bertan.

-Jarduera hasiko da titularren eta egiaztagiria eman duten teknikarien erantzukizun esklusibo pean. Horrez gain, jarduera hasteko beharrezkoak izango dira sektoreko araudian jasotako nahitaezko gaitasun-titulu administratiboak, edota aurretiazko kontrolari dagozkionak.

-Ostalaritza-jarduerek, gainera, Ostalaritza Establezimenduak arautzen dituen indarreko Udal Ordenantzan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

Zein da tramite honen erantzulea?

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpena

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Jagokon jarduera hasi baino lehen

Tramitazio epea:

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Ez dagokioa

Tasa ordainketa:

Establezimendu zabaltzeko lizentzia tasa

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

 

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo.

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta berehala emoten jako sarrerea eta Urigintzara bideratzen da. Kontsulta edo informazioa eskatzeko: ingurumena@bermeo.eus helbidera bialdu daikezu mezu bat.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Ingurumen teknikaria) MARTITZENETAN 08:15-11:00 etara

-IN-27 inprimakia

-Memoria, ondoko hauek jasotzen dituena: establezimenduaren deskribapena, jardueraren deskribapena eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edota horien ondasunengan izan dezakeen eragina txikiagotzeko ezarritako neurriak.

-Teknikari eskudunak sinatutako egiaztagiria, non jasoko den jarduera aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin bat datorrela eta ingurumen-arloko baldintza guztiak betetzen dituela.

-Ekonomia Jardueren gaineko Zergako (EJZ) altaren kopia.

-Zabor-bilketa eta Estolderiako Tasen altaren kopia.

-Aipatutakoez gain, Ostalaritza Establezimenduak arautzen dituen indarreko Udal Ordenantzan jasotako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte ostalaritza-establezimenduek.

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: URIGINTZA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: 

Obretarako baimenak eta lizentziak kontrolatzea eta ematea, plangintzaren kontrola, urigintzaren kudeaketa eta diziplina, besteak beste.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Aurrez aurre, eskabide eta formulario eta abarren bidez

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramite hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK: Oinarrizko Maila

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180011

"Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Komunikazioa aurkezten dan egunetik has daiteko gauzatzen jarduera

Tramite zerrenda