Tramiteak

Tramitea

Ofiziozko baja eskariak jaso On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Etxebizitza zehatz baten bizitzeari utzi diola kreditatzen dauan tramitazioa da

Nori zuzendutako tramitea da?

Etxebizitza baten bizi diran biztanleen egoera erregularizatu eta errealidadearekin bat jarri nahi dauan edozein interesduni.

Baldintzak:

Eskaria aurkeztu

Izapide hau hasi danaren ziurtagiria behar izatektoan, jagokon inprimakian adierazi.

Zein da tramite honen erantzulea?

Idazkaritza: Estatistika Zerbitzua

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Ez dago epe murrizketarik

Tramitazio epea:

Berehala eskaria jaso

Baja tramitazino hasikeraren ziurtagiria: Astebete

Tramite guztia: Gehienez 3 hilabete

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Baiezlea (legea bete ezkero)

Tasa ordainketa:

Ez dago. Dohaineko tramitea

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz Bulegoan:

Ertzilla 6-8 Bermeo

Ordutegia: 08:30- 14:30 Martitzen –Eguenetan 16:30 – 19:00 Zapatuetan 10:00- 13:00

Udan Goizez bakarrik

eMaila

Eskaria izenpetuta eta jagokon agiri guztiak aurkeztuta antolakuntza@bermeo.eus helbidera bideratu daiteke, sarrera emon eta tramitazioa hasteko. Baja izapidetzen ari danaren ziurgagiria behar izatekotan, bulegora etorri beharko da interesduna 15 eguneko epean, jaso ahal izateko.

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin (Estatistikako arduraduna) EGUNERO 10:00-14:30era

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, guztiak eskaintzen deutsuguz:

 

FITXATEGIAREN IZENA: BIZTANLEEN ERROLDA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK:Bermeoko Udalaren biztanleen errolda kudeatzea eta tratamendu automatizatua egitea.

DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA:Aurrez aurre, eskabide eta formulario bidez

LAGAPENAK:Estatistikako Institutu Nazionala

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila ertaina

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180010

 "Datu Pertsonalen Babesaren Arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeetarako" kontsultatu daikezu honako helbideetan: www.eudel.net eta www.avpd.es

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda