Tramitea
Xedea:
Mendekotasun-arriskuan edo Mendekotasun grado I.eko egoeran dauden adinekoei bizitoki iraunkorra eskaintzea. Intentsitate txikiko zerbitzua da, adinekoei autonomiari eusten laguntzeko eta ohiko bizi-ingurunean jarraitzen eta gizarteratzen laguntzea, isolamendu-egoerak ere konpentsatzen dira.
Nori zuzendutako tramitea da?
65 Urte baino gehiago, mendekotasun-arriskuan edo gradu I eta menpekotasun egoeran dauden Bermeoko herritarrei.
Baldintzak:
Bermeon erroldatuta egotea edo Bermeon jaio izatea.
Mendekotasun-arriskuan edo Menpekotasun Gradu I izatea
Aurkeztu beharreko dokumentazinoa:
1.- Eskari orria
2.- Gizarte txostena
3.- Osagilearen txostena
4.- Ekonomi txostena
-Gaur eguneko eta orain bost urtetik honako Ekonomi-Ondasun egoerearen egiaztagiriak: Banketxeetako mogimenduen txostenak
-Jabetzaren Erroldako txostenak
-Ondasunen gaineko Zergaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenen fotokopia edo horrelakorik eduki ezean. Ogasun Sailak luzatutako ziurtagiria, bigarren aitorpen hori behar izan ez dela benetakotzen duena
5.- Jaiotza Egiaztagiria
6.- NANaren fotokopia (Onuradunarena eta senar/emazterena)
7.- Osagilearen Asustentzi kartilearen fotokopia
8.- Erroldatze egiaztagiria
9.- Heriotza Polizaren fotokopia
10.- Zuzendaritza batzorderen, 3. adinekoak ETXEBIZITZA KOMUNITARIOETAN sartzeko onarpena
11.- Beste agiri batzuk
Zein da tramite honen erantzulea?
Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua
Ebazpena
Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Presidentea
Noiz aurkeztu behar da eskaerea?
Ez dago epe mugarik
Tramitazino epea:
Dokumentazinoa jaso eta 15 egunetan erantzuna emoten da
Administrazino-isiltasunaren eragina:
Ezezkoa
Prezio Publikoaren ordainketarik:
Araudi Fiskalan 3. artikuluan dagoana
Udalaren konpromisoa:
Lehenengo arreta, aste batean gizarte langile batekin hitzordua emongo da
Datuak berraztertuta: 2020ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2021eko otsaila
Egoitzako bulegoan
Astelehenetik Barikura 9:00-14:00
Udalak, telefono bidezko 010 Zerbitzuaren bidez informazio eskaintzen dau.
Zerbitzuaren ordutegia:
Egunero 8:30-14:30
Zalantza guztiei argibideak eskaintzen zaizkie: g.o.harrera@bermeo.eus helbidera bialdu daitezke zalantzak zein informazio beharrizan guztiak
Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin, Gizarte Langilearekin, Horretarako 94 617 91 60 zerbitzura deitu daikezu.
Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.
Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:
FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA
FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.
DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.
LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi
TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.
FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea
SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)
SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua
PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032
Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.