Tramiteak

Tramitea

Etxez etxeko zerbitzua eskatzeko espedientea On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Laguntza eta prebentzio izaterako zerbitzu bat da, mendetasun egoeran edo mendetasun arriskuan dagoen erabiltzaileari bere bizilekuan jarraitzen laguntzea, bizilekuan bertan moldatzeko eta ingurune komunitarioan integratzeko aukera emango dion etxeko arretarako eta arreta pertsonalerako laguntza bat eskaintzea eta isolamendu egoerak saihestea du xede.

Nori zuzendutako tramitea da?

Mendetasun egoeran edo mendetasun arriskuan dauden pertsonak.

Baldintzak: 

Bermeon erroldatuta egotea

Aurkeztu beharreko dokumentazinoa:

1.- Elkarbizitzako Unitatean bizi direnen N.A.N.eren fotokopia.

2.- Unitate Naturalen senideen hileko sarreren ziurtagiria(I.S.M. Benantzio Nardzi. Bermeo /I.N.S.S., Juan Calzada 89 Gernika)

3.- Foru Ogasunak luzatutako ondasun ziurtagiria eta Ondasunen gaineko zergaren eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarren aitorpenaren kopia. Inoiz probintziatik at bizi izanaren kasuan, jatorrizko probintziako Ogasunaren ziurtagiria beharko da

4.- Zerbitzuaren eskabidea

5.- Ordaindu beharreko tasaren edo kuotaren kontuko zorduntzerako baimena

6.- Medikuaren ziurtagiria

7.- Gizarte Segurantza edo Osasun Laguntza ematen duen entitateren kartilaren fotokopia

8.- Bere kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Sailak elbarritasunaren porzentaiaren ziurtagiriak.

9.-        a) Bere kasuan, ohiko etxebizitzaren alogera kontratua edota hileko erreziboak.

            b) Bere kasuan, ohiko etxebizitzaren erosketaren kapitala eta interesen amortizazioko bankuaren justifikanteak.

10.- Errolda Kolektiboaren agiria

11.- Eskatzaileak harremanak daukazan banko guztietako azken 2 urtetako banku mugimenduen laburpena. ( Akzioak, aldi baterako jarritako dirua, inbertsio fondoak... kontuan hartuta)

12.- Ondasun higiezinei buruzko Jabegoaren Erroldako kopia sinplea eta Foru Ogasuneko ziurtagiria

Zein da tramite honen erantzulea?

Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua

Ebazpena

Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Presidentea

Noiz aurkeztu behar da eskaerea?

Ez dago epe mugarik

Tramitazino epea:

Dokumentazinoa jaso eta 15 egunetan erantzuna emoten da

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Ezezkoa

Prezio Publikoaren ordainketarik:

Araudi Fiskalan I. eranskinan araututa dagoana

Udalaren konpromisoa:

Lehenengo arreta, aste batean gizarte langile batekin hitzordua emongo da

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Egoitzako bulegoan

Astelehenetik Barikura 9:00-14:00

Telefonoa

Udalak, telefono bidezko 010 Zerbitzuaren bidez informazio eskaintzen dau.

Zerbitzuaren ordutegia:

Egunero 8:30-14:30

eMaila

Zalantza guztiei argibideak eskaintzen zaizkie: g.o.harrera@bermeo.eus helbidera bialdu daitezke zalantzak zein informazio beharrizan guztiak

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin, Gizarte Langilearekin, Horretarako 94 617 91 60 zerbitzura deitu daikezu.

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.

 DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda