Tramiteak

Tramitea

Egoitzan sartzeko eskaria On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Mendekotasun egoeran dauden adinekoei bizitoki iraunkorra eskaintzea, beren premiak ohiko ingurunean behar bezala bete ahal izateko. Intentsitate handiko zentroa da non profesional talde baten laguntzagaz, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta integrala eskaintzen da.

Nori zuzendutako tramitea da?

60 Urte baino gehiago eta menpekotasun egoeran dauden Bermeoko herritarrei

Baldintzak: 

Bermeon erroldatuta egotea edo Bermeon jaio izatea

Menpekotasun balorazio eginda izatea

Aurkeztu beharreko dokumentazinoa:

1.- Eskaera orria

2.- Gizarte langilearen txostena

3.- Osagilearen txostena

4.- Ekonomiazko txostena

-Gaur eguneko eta orain bost urtetik honako egoera ekonomikoaren eta ondasunei jagokezan egiaztagiriak: Banketxeetako mobimentuen txostenak

-Jabetzearen Erroldako txostenak

-Ondasunen ganeko Zergearen eta Pertsona Fisikoen Errentearen ganeko Zergearen aitorpenen fotokopia edo horrelakorik euki ezean. Ogasun Sailak emongo dau ziurtagiria, bigarren aitorpen hori behar izan ez dala esanez..

5.- Jaiotzako ziurtagiria

6.- Gizarte Segurantzako Nazino Institutuak edota pentsinoak ordaintzen dauzen erakundeak emondako ziutagiria, euren eskutik jasotako urteko kopuruei buruz eta aparteko soldaten kopuruari buruz be bai

7.- ENA/NANaren fotokopia (Onuradunarena eta senar/emaztearena)

8.- Osagilearen asistentzirako kartilearen fotokopia

9.- Errolda ziurtagiria

10.- Heriotza Polizearen fotokopia

Zein da tramite honen erantzulea?

Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua

Ebazpena

Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Presidentea

Noiz aurkeztu behar da eskaerea?

Ez dago epe mugarik

Tramitazino epea:

Dokumentazinoa jaso eta 15 egunetan erantzuna emoten da

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Ezezkoa

Prezio Publikoaren ordainketarik:

Araudi Fiskalan 3. artikuluan araututa dagoana

Prezio publikoak 2019

Udalaren konpromisoa:

Premiatasun kasuetan arreta 24 ordutan emongo da

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Egoitzako bulegoan

Astelehenetik Barikura 9:00-14:00

Telefonoa

Udalak, telefono bidezko 010 Zerbitzuaren bidez informazio eskaintzen dau.

Zerbitzuaren ordutegia:

Egunero 8:30-14:30

eMaila

Zalantza guztiei argibideak eskaintzen zaizkie: g.o.harrera@bermeo.eus helbidera bialdu daitezke zalantzak zein informazio beharrizan guztiak

Hitzordua

Gai honen inguruan pertsona arduradunagaz hitz egiteko HITZORDUA ESKATU DAIKEZU tramite honen erantzulearekin, Gizarte Langilearekin, Horretarako 94 617 91 60 zerbitzura deitu daikezu.

Zure datu pertsonalen kudeaketea, berme guztiekin egin daiten, abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertrsonalen Babeserako Lege Organikoan ezarritakoa jarraitzen da eta lege hau garatzen daben gainerako arauak.

Zure eskarian adierazten dituzun datu pertsonalen tratamendua ezagutu daizun, zein fitxategitan sartzen dan jakin daizun eta horren inguruko informazino guztia eduki daizun, datu guztiak eskaintzen deutsuguz:

FITXATEGIAREN IZENA: SARRERA ETA URTEERA ERREGISTROA

FITXATEGIAREN HELBURUA ETA ERABILERAK: Bermeoko Udalean sartzen edo irteten diren agirien, Idazkaritzako agirien (dekretuak, erabakiak) eta beste espediente batzuen sarrera eta irteera erregistroko aplikazio guztiak.

 DATUAK JASOTZEKO PROZEDURA: Eskabide eta beste formulario mota batzuen bidez interesdunek emandako datuak.

LAGAPENAK: Ez da lagapenik aurreikusi

TRATAMENDU-SISTEMA: Mistoa.

FITXATEGIAREN ORGANO-ARDURADUNA: Alkatea

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, INDARGABETZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK NON GAUZATU: Bermeoko Udalaren Berhaz Bulegoan, Ertzilla 6-8 zein on-line (tramitea hasi)

SEGURTASUN NEURRIAK:Maila altua

PUBLIKAZINO DATA: BAOean 2009-11-12, zk.: 217

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO ERREGISTROAN DUEN ERREFERENTZIA ZK.: 2100180032

Jarri daitekeen administrazio helegitea birjartze-helegitea izango da, ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik, horreeri jagoken administrazio helegitea gorajotze-helegitea izango dalarik, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda