Tramiteak

Tramitea

Kirol instalazioak erreserbatzea On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramitea

Xedea:

Areneko kiroldegiko kirol instalazioak (kantxa, squasha, kanpoko frontoia eta gelak), zein Artza frontoia, abonatuak edo erabiltzaileak, erreserbak egiteko arautzea da izapide honen helburua.

Nori zuzendutako tramitea da?

Areneko kiroldegiko edo Artza frontoiko erabiltzaileei.

Erreserba motak:

Erreserbak honeelakoak izan daitekez:

- Noizean behin, ordu librerik dagoenean

- Hiru hilabetekoak, urtarrila-martxoa, apirila-ekaina, uztaila-iraila eta urria-abendua

Zein da tramite honen erantzulea?

Administraria

Ebazpena

Kirol Patronatuko Lehendakaria

Tramitazino epea:

Noizean behineko erreserbak: ordu librerik dagoenean erreserbatu daitekez. Zerbitzua erabili behar dan eguna baino 48 ordu lehenago egin leiteke erreserba

Hiru hilabetekoak: Insteresatuek aurkeztu beharrrezko eskaibidean, honako datu honeek agertu behar dira:

-Taldeko arduradunaren izen-abizenak eta teléfono zenbakia.

-Zenbat kide daukazan taldeak eta bakotxaren abonadu-zenbakia.

-Eskatzen dan eguna eta ordua.

-Kontu korrontearen zenbakia.

Talde bat baino gehiago interesatuta balego instalazio eguna eta ordu bardinean zozketa bat egingo da hiruhilekoaren azken hamabostaldiko zapatu baten.Talde bakoitzak astean ordu bete bakarrik hartu ahal izango dau txanda bakotxeko. Bigarren ordua lortu gura izan ezkero, bertaratu diran guztiek, euren lehen aukera egin arte itxaron beharko dabe, eta lehentasun hurrenkera berean, gorde leiteke bigarren ordua.

Tasa ordainketa:

Ordenantza fiskalean agertzen dana. Erreserba instalazioa erabili orduko ordainduko da.

Hiruhilebeterako egin diran erreserben kuotak, hilearen lehenengo hamabostaldian ordainduko dira %20ko errekarguagaz.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Aurrez - aurrekoa

Areneko Kiroldegiko bulegoan: Egunero: 8:00-21:30

Zapatuetan: 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Domekan : 900-14:00

Udan

Egunaro: 8:00-13:00 eta 17:00-21:30

Zapatu-domeka: 9:00-14:00

Telefonoa

Kiroldegiko ordutegian teléfono honetan 946179180

eMaila

Udal Kirol Patronatuak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria kiroldegia@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu.

Instalazioen erreserbaren inprimakia

Tramite zerrenda