Tramiteak

Tramitea

Kirol Patronatuaren abonatua izateko alta emotea/ Solicitud de alta en el patronato municipal de deportes On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramitea

Xedea:

Udalaren Kirol Patronatuaren instalazinoak eta gainerako zerbitzuak erabili ahal izateko abonatua erregistratzea da izapide honen helburua.

Nori zuzendutako tramitea da?

Bermeon erroldatuta egon edo ez, kuotak ordaintzeko prest dagozan persona guztiak izan daitekez Udalaren Kirol Patronatuko abonaduak.

Zein da tramite honen erantzulea?

Administraria

Ebazpena

Kirol Patronatuko Lehendakaria

Noiz aurkeztu behar da eskaera?:

Lehen aldiz aurkezteko ez dago epe zehatzik, baldintzak beteta, interesdunak nahi dauanean.

Tramitazio epea:

Berehala sarrera emon eskariari

Administrazio-isiltasunaren eragina:

Baiezlea

Ordaindu beharrekoa:

Ordenantza fiskalean agertzen dana

Udalaren konpromisoa:

Egun bitan tramitea burututa

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Aurrez - aurrekoa

Areneko Kiroldegiko bulegoan: Egunero: 8:00-21:30

Zapatuetan: 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Domekan : 900-14:00

Udan

Egunaro: 8:00-13:00 eta 17:00-21:30

Zapatu-domeka: 9:00-14:00

eMaila

Udal Kirol Patronatuak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria kiroldegia@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu.

Aurkeztu beharrezko dokumentazioa

Abonatu izaera lortzeko, beharrezkoa izango da, interesatuek, beren eskaria aurkeztea, Kirol Udal Patronatuko erregistroan, zera erantsirik:

Norbanako txartela

- Nortasun Agirirako neurridun argazki bat.

- N.A.N. edo E.N.A.ren kopia, eta Busturiakoak izanez gero, gaurkotutako errolda egiaztagiria.

- Aurrezki Kutxa edo Bankuko kontu korronteko edo libretako zenbakia eta kontu jabearen izena.

- Kirol Patronatuko kontuan banketxeren batetan ordaindutako lehen erreziboaren egiaztagiria.

Sendiaren txartela

- Jabe eta onuradunen Nortasun Agiriko neurridun argazki bat.

- Jabe eta onuradunen N.A.N. edo E.N.A-ren kopia. Busturiakoak izanez gero, gaur eguneko errolda egiaztagiria.

- Sendi liburuaren kopia

- Sendiaren abonuan 22 urterarteko seme-alabak sartuko dira.

- Aurrezki Kutxa edo Bankuko libreta edo kontu korronteko zenbakia eta jabearen izena.

- Kirol Patronatuko kontuan banketxearen baten ordaindutako lehen erreziboaren egiaztagiria.

- Famili ugarien kasuetan txartelaren fotokopia

Elbarritua

- Nortasun Agirirako neurridun argazki bat.

- N.A.N. edo E.N.A.ren kopia.

- Elbarritasuna ziurtatzen dauan Foru Aldundiak emandako agiria.

Berezia

Langabetuen, ikasleen eta 65 urteko baino gehiago duten txartela

- Nortasun Agirirako neurridun argazki bat.

- N.A.N. edo E.N.A.ren kopia.

- Ikasle edo langabetuek ziurtagiri bat bere egoera egiaztatuz.

- Aurrezki Kutxa edo Bankuko kontu korronteko edo libretako zenbakia eta

Tramite zerrenda