Tramiteak

Tramitea

Kirol taldeak eta elkarteak instalazioak erreserbatzea On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramitea

Xedea:

Areneko kiroldegiko kirol instalazioak (kantxa, igerilekua eta gelak), Hermanuetako kantxa, zein Artza frontoia, entrenamenduak, lehiaketak edo erakusketak antolatzeko kirol instalazioen erreserbak egiteko da izapide honen helburua.

Nori zuzendutako tramitea da?

Bermeoko kirol talde edo elkarteei federatuta egon ala ez.

Beharreko baldintza

Kirol Patronatuko abonatuak izan behar dira udal instalazinoak erabiltzen dabezan kirol taldeko kideek

Zein da tramite honen erantzulea?

Zuzendaria

Ebazpena

Kirol Patronatuko Lehendakaria

Tramitazino:

Entrenamenduak edota lehiaketak egiteko eskariak urte bakoitzeko maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean egin beharko dira. Aurkeztu diran eskarien arabera egondo dira baimenak, instalazinoen ordutegiak kontuan izanda eta Kirol Patronatuko erispide teknikoak beteta.

Horreek baimenak denporaldi baterako emongo dira, irailaren 30etik hurrengo urterako ekainaren 30era. Izaera erregularra daukien lehiaketa ofizialen kasuan, hilabete lehenago gitxienez konfirmatu beharko dabez taldeek ordutegiak eta egunak

Instalazinoak erabiltea baimentzen diranean erabiltzaileen datu honek emon beharko dira irailaren 30a baino lehen: Izen-abizenak, jaiotegunak, helbideak, Patronatuko abonatu zenbakia.

Entrenamenduak egiteko eskariak, Patronatuak berak antolatutako ekintzek baldintzatuta egondo dira, eta aurretiaz onartuta egonda be, arrazoi horregaitik ordutegia aldatu edo bertan behera itxi beharra balego, ez litzateke egongo erreklamatzerik. Aldatu beharra egon ezkero, astebete lehenago jarri beharko da antolatzailea jakinaren ganean.

Tasa ordainketa:

Ez dago

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Areneko Kiroldegiko bulegoan: Egunero: 8:00-21:30

Zapatuetan: 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Domekan : 900-14:00

Udan

Egunaro: 8:00-13:00 eta 17:00-21:30

Zapatu-domeka: 9:00-14:00

eMaila

Udal Kirol Patronatuak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria kiroldegia@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu.

Instalazioen erreserba taldeak inprimakia

Tramite zerrenda