Tramiteak

Tramitea

Kirol txartelan baja emoteko eskaria On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramitea

Xedea:

Areneko kiroldegian abonatasunari baja emotea da izapide honen helbura.

Nori zuzendutako tramitea da?

Bermeoko zein Urdaibaiko txarteldun guztiei.

Zein da tramite honen erantzulea?

Administraria

Ebazpena

Kirol Patronatuko Lehendakaria

Tramitazino epea:

Baja eskatzeko epea berezko aldi bakoitzaren azken astean amaituko da.

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Baiezlea

Bajaren eragina

Kiroldegiko abonatu kuota urtearen lehenengo hamabostaldian ordainduko da. Abonatua ados ez balego ordaindutako kuotarekin, hilabeteko epea izango dau baja emoteko zein kuota aldaketa eskatzeko justifikabide diren dokumentuak aurkeztuz. Kuota ordaintzen den egunetik hilabete pasa ondoren ez da onartuko inolako bajarik ez aldaketarik urte horretarako. Bajak hurrengo ekitaldirako izango dira

Abonatu batek baja eskatu nahi izanez gero, baja inprimaki ofiziala eskatu eta txartelak itzuli beharko dauz.

Udalaren konpromisoa:

Egun bitan tramitea burututa

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Areneko Kiroldegiko bulegoan: Egunero: 8:00-21:30

Zapatuetan: 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Domekan : 900-14:00

Udan

Egunaro: 8:00-13:00 eta 17:00-21:30

Zapatu-domeka: 9:00-14:00

eMaila

Udal Kirol Patronatuak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria kiroldegia@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu.

Abonatu baja eskaera orria

Tramite zerrenda