Tramiteak

Tramitea

Areneko Kiroldegiak eskeintzen dabezan kirol jardueretako kanpainaren ikastaroetako baldintza orokorrak/ Condiciones generales para los cursos ofrecidos en el Kiroldegi On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaEmail bidezko tramitea

Xedea:

Udalaren Kirol Patronatuak eskaintzen dabezan ikastaroetan izen-emote eta bajen tramitazioa arautzea.

Norentzako tramitea da?

Kirol Patronatuak eskainitako kirol egitarauan parte hartu nahi daben pertsonentzat.

Zelan tramitatu

Izena emotea

-Kiroldegiko abonatuentzat

Izena emoteko eskaera bakar bat onartuko da ikasle eta jarduera bakoitzeko. Pertsona batek jarduera bakotxerako eskaera bat baino gehiago aurkezten badau, bakarra onartuko da eta ganerakoak ez dira baliagarritzat joko. Kasu honetan, eskaera baliagarritzat jo ala ez UKPk erabagiko dau eta iruzur egiten ahalegindu dala ikusiko baleu, denak baliogabetu ahal izango dauz.

Aurretiko izen-emotearen eskaera Kirol Patronatuak emongo dauen inprimakian aurkeztuko da. Eskaera orria osorik bete beharko da eta zigilua jarrita bueltatuko dan kopia gorde egin beharko da.

Aurretiko izen-ematearen eskaera Araneko kiroldegiko UKPren bulegoan aurkeztuko da abuztuaren lehenengo hamabostaldian. Ordutegia: astelehenetik barikura 8:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:30era.

Abuztuaren bigarren hamabostaldian zerrenda bat argitaratuko da jaso diren onartutako eskaera guztiekin, eskaeraren zenbakia eta adierazitako aukerak zehaztuz. Erreklamazioak aurkezteko aukera izango da, horretarako UKPko bulegora jo beharko da 9:30etik 13:00etara eta aurretiko izen-emotearen eskaeraren kopia aurkeztu beharko da. Kopia hori aurkezten ez bada ez da inolako erreklamaziorik kontuan hartuko.

Zozketa

Kontuan izanik ikastaro horietako lekuak mugatuak dirala ZOZKETA bidez esleituko dira, zozketa hori abuztuko azken aurreko egunean izango da. Jaso diren onartutako eskaera guztiak zozketatuko dira, egokiak diran erreklamazioak kontuan hartu ondoren. Eskaera-inprimaki bakoitzak zenbaki bat eukiko dau esleituta.

Zenbaki bat aterako da eta zenbaki horretatik hasita esleituko dira lekuak gorakako ordena jarraituz (handiago dan hurrengo zenbakia). Aurretiko izen-emote bakotxeko leku bakar bat esleituko da, aurretiko izen-emate horretan adierazitako aukeren ordena jarraituz. Lekua esleitu ondoren, lekurik izan ez dauen beste aukeren emaitzak be zeresana eukiko dau itxaron zerrendaren ordenan.

Abuztuaren azken egunean zozketaren emaitzak jendaurrean jarriko dira Araneko kiroldegian eta udalaren webgunean. Bertan, lekua lortu daben eskaerak eta itxaron zerrendan daukien ordena zehaztuko dira.

Egun horretan erreklamazioak aurkezteko aukera izango da. Horretarako UKPren bulegoetara jo beharko da 9:30etatik 14:00etara eta aurretiko izen-emotearen eskaeraren kopia aurkeztu. Kopia hori aurkezten ez bada ez da inolako erreklamaziorik kontuan hartuko.

ERABILTZAILEAK (ABONATUAK ETA ABONATUAK EZ DIRANAK)

Irailaren bigarren hamabostalditik aurrera gura dauen edonork emon ahal izango dau izena leku hutsak dagozan ikastaroetan.

Ikastaroen iraupena

Urriaren 1etik ekainaren 30erarte. Umeen ikastaroetan Gabon eta Aste Santu sasoian aste biko oporrak eukiko dabez, igeriketa ikastaroetan izan ezik.

Tasa ordainketa:

Abonatuek jagokon ordenantza fiskalean agertzen dan tasa ordainduko dabe (Urdaibai txartela daukienak be bai). Abonatuak ez diranek kopuru horren bikotxa ordainduko dabe.

Helbideratutako ikastaroak hileko lehenengo hamabostaldian kobratuko dira. Helbideratu gabeko ordainketa KUPko kontuan edo txartelaz ordaindu beharko dira hileko lehenengo hamabostaldian.

Ezintasun egoeretan baino ez da onartuko kuota itzultzea (lesioak edo medikuak emandako bajak) eta beti be hileko lehenengo lau egunetan. Antolakuntza arazoagatik edo bestelako ezintasunen batengatik ikastaro batek hile horretarako aurreikusita daukan bete beharreko ordu kopurua baino gutxiago beteten badau, emon bako denporaren arabera, jagokon hobaria aplikatuko da eta zenbateko hori deskontatuko da.

galdutako klase

ordu kopurua                                     hobaria

%0tik %25era                                      %0

%26tik%50era                                     %25

%51tik%79ra                                       %50

%80tik %100era                                   %100

Ikastaroetan baja

Izena emon dan ikastaroan jarraitu gura ez bada, baja eskaria betetuta aurkeztu beharko da kiroldegiko bulegoan. Baja horren barri hilearen lehena baino lehen adierazi beharko da, nahiz eta kuotea helbideratuta euki.

Zein da tramite honen erantzulea?

Kirol Patronatuko administraria

Datuak berraztertuta: 2020ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2021ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Aurrez - aurrekoa

Areneko Kiroldegiko bulegoan: Egunero: 8:00-21:30

Zapatuetan: 09:00-14:00 eta 16:30-20:00

Domekan : 900-14:00

Udan

Egunaro: 8:00-13:00 eta 17:00-21:30

eMaila

Udal Kirol Patronatuak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria kiroldegia@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu.

Kirol egitaraua fitxa- Bermeoko web gunean Kirolak atalean lortu daiteke.

Ikastaroetan baja eskaria

Informazino gehiago

Tramite zerrenda