Tramiteak

Tramitea

Adin gabekoen errolda agiria/ziurtagiria On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Helburu nagusia da ziurtagirian adierazoten dan etxebizitzan bizi diran pertsonak justifikatzea. Udalerrian erroldaturik egotea nahitaezko baldintzea da ziurtagiri hau eskuratzeko. Ziurtagiri hau pentsinoak, Lanbideren tramiteak, bekak, errenta-aitormenak eta abar izapidetzeko baliagarria izaten da.

Nori zuzendutako tramitea da?

Bere bizilekuan bizi diran pertsonek kreditatu behar dauzan edozein adinbako herritarri.

Baldintzak: Bermeon erroldatuta egotea.

Zein da tramite honen erantzulea?

Idazkaritza: Estadistika Zerbitzua.

Ebazpena

Alkatea

Noiz aurkeztu behar da eskaerea?

Ez dago epe mugarik.

Tramitazino epea:

Berehala emoten dira agiriak.

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Baieztekoa (legea bete ezkero)

Tasa ordainketarik:

Ez dago. Dohaineko tramitea da.

Udalaren konpromisoa:

Bai Alkarbizitza Agiria, baita Errolda Agiria berehala igortzen dira.

Datuak berraztertuta: 2019ko urtarrila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz bulegoan: Egunero: 8:30-14:30

Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00

Zapatuetan: 10:00-13:00

Udan arratsaldeetan itxita

Telefonoa

Udalak, telefono bidezko 010 Zerbitzuaren bidez be alkarbitzitza agiriak tramitatzen dauz. Kasu guztietan modu honetan tramtitatutako alkarbizitza agiri zein ziurtagiri guztiak, erroldan agertzen dan helbidera bideratuko dira. Zerbitzuaren ordutegia:

Egunero 8:30-14:30
Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00
Zapatuetan: 10:00-13:00
Udan arratsaldeetan itxita

eMaila

Udalak mail bidez ere jasotako idatziak bideratzen dauz, horretarako zure eskaria antolakuntza@bermeo.eus helbidera bialdu behar dozu. Eskaria tramitatuta, alkarbizitza agiri zein ziurtagiria, erroldan agertzen dan helbidera bideratuko jatzu, inoiz ez, bialdu dan mailera.

Hitzordua

Alkarbizitza agiri zein ziurtagiriagaz erlazionatutako edozein gai landu edo aztertzeko, Estadistikako langileagaz hitzordua hartu daikezu. Horretarako 010 zerbitzura deitu daikezu, Berhaz bulegoan eskatu daikezu edo on-line egin daikezu.
Estadistikako langileagaz jarduteko ordutegia: EGUNERO 10:00-14:30era

Jarri daitekeen administrazino helegitea berraztertze-helegitea izango da, ebazten dauen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra), hautaketa prozesuetako epaimahai edo Patronatuetako Lehendakari eragileen edo Zuzendaritza Batzordeen ebazpenen aurka izan ezik. Horreei jagoken administrazino helegitea gorajotze-helegitea izango da, organu horreen edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda