Tramiteak

Tramitea

Aurrekomunikazio bidezko obra txikiak/ Obras menores por comunicaciĆ³n previa On-line tramiteaAurrez - aurreko tramiteaTelefono bidezko tramiteaEmail bidezko tramiteaHitzordua

Xedea:

Jarraian zerrendatzen diren obrak egiteko behar den jakinarazpena da eta interesdunak obrak hasi aurretik aurkeztu behar du Udalean.

1.- Etxebizitzen kasuan:

-Egurrezko egitura duten eraikinetan, ez da sukaldeetako eta komunetako zorua aldatuko.

-Ez da etxebizitzaren banaketa aldatuko.

-Ez da eraikinaren egitura, ez fatxada aldatuko.

-Ezin da beheko solairuan izan, ezta estalpean ere.

-Ez du 18.000 €-ko kostua (BEZa kanpo) gaindituko.

Obra-mota:

   - Behegainen akaberak
   - Sabaien akaberak
   - Hormen akaberak
   - Instalazioak

2.- Etxebizitzareko ez diren lokalen kasuan:

-Obra txikien aurre-komunikazioa aurkezteak ez du Jarduera lizentziaren aurre-komunikazioa sahiesten, eta hala badagokio, batera aurkeztuko lirateke.

-Ez da banaketa aldatuko, ezta erabilera ere eta ez da lokala handituko.

-Ez da eraikinaren egitura, ez fatxada aldatuko.

-Ez du 18.000 €-ko kostua (BEZa kanpo) gaindituko

Obra-mota:

- Behegainean akaberak
- Sabaien akaberak
- Hormen akaberak

Nork egin beharreko tramitea da?

Zehaztutako baldintzak betetzen dituen obra txiki zehatz bat Bermeon egin behar duen edozein interesdunek.

Jarraibideak:

- Aurre-komunikazioa dagokion dokumentazioarekin aurkeztu beharko da, Udalaren IN-233 inprimakian.

- Behin eskaria eta dokumentazioa jasota,Eskaria, dagozkion zerga eta tasa auto-kitapen bidez kitatuko zaizkio interesdunari.

- Udal Teknikariak aztertuko dau obrek hirigintzako araudia betetzen duten ala ez.

- Obrak jakinarazitako jarduketa-prozeduraren aplikazio-esparruaren barruan daudela egiaztatzen bada eta exekuzioak aitortutako baldintzak betetzen dituela, jarduketa bukatutzat joko da.

- Udal-ikuskariek kontrako txostena ematen badute, dagozkion diziplina-ekintzak bideratuko dira.

- Obrak erabilera duen lokal batean egiten badira, ofizioz egiaztatuko da irekitzeko lizentzia duen eta jarduera hastearen aitorpen erantzulea dituen ala ez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Obren aurrekontu zehatza.

- Lokalen kasuan:

   - Krokisa eta barne- distribuzioa
   - Kanpoko fatxadaren argazkia

Baldintzak:

- Jakinarazpen honek sei hilabeteko balioa izango du aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori amaitutakoan, iraungi egingo da eta, ondorioz, debekatuta geratuko da obra horiek egitea.

- Azaldutako obrak bakarrik egin ahal izango dira. Udaleko ikuskatzaileak jabetzen badira obrak ez direla komunikatutako jarduera-prozeduraren aplikazio-eremuaren barrukoak eta emandako datuak zuzenak ez badira edo gezurrezkoak badira, obrek ez dutela lizentziarik ulertuko da eta, hortaz, lizentzia etetea ekar dezake eta egoki diren erantzukizunak eskatzea.

- Jakinarazpen honek ez du jabari publikoa okupatzeko, ez elementu osagarririk jartzeko baimenik ematen. Instalazio horiek jartzeko baimena bere aldetik eskatu beharko da.

- Udal zerbitzuetako langileei obretara sartzen utziko zaie, ikuskapena egin dezaten.

- Eraikuntza lanetako eraikuntza, segurtasun eta osasun arloan aplikatzekoak diren xedapen guztiak beteko dira.

- Aurre-komunikazio honekin obrak egiten hasi ahal izateko, nahitaezkoa da dagozkion tasa eta zergak autokitapen bidez ordainduta edukitzea.

- Kontenedorerik behar izatekota eta alde zaharrean jarriko bada, kontenedorearen gehienezko neurria 2,6 m3-koa izango da eta okupatutako azalera, 4,35 m2-koa.

- Behin obrak burututa, lizentzia jasotzaileak hondakinak nora bideratu diren jakinarazi beharko du Udalean.

Unidade arduraduna:

Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila

Ebazpen Organoa:

Alkatea

Aurkezteko epea:

Dagokion obra hasi baino lehen

Tramitazino epea:

Tramitea aurrez aurre egiten bada, berahala

Egoitza elektronikotik egiten bada, 24 ordu

Administrazino-isiltasunaren eragina:

Ez da aplikagarria

Udal konpromisoa:

Berehala kitatu eta lizentzia bidaltzea

Tasa ordainketa:

Aurkeztutako aurrekontuaren %5a gehi kostu tartearen arabera honako tasa hau aplikatuko zaio:

 -300 eurotik beherakoak: 15,97€
 -300,01 euro eta 601 euro bitartekoak: 31,96€
 -601,01 euro eta 1.502 euro bitartekoak: 63,88€
 -1.502,01 euro eta 3.005 euro bitartekoak:149,80€
 -3.005,01 euro eta 6.010 euro bitartekoak: 249,88€
- 6010,01 eurotik gorakoak: 299,95€

Datuak berraztertuta: 2019ko apirila  Datuak berraztertzeko datea: 2020ko otsaila

Tramitazio bideak

On-line

Aurrez - aurrekoa

Berhaz bulegoan:

Egunero 8:30-14:30
Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00
Zapatuetan
: 10:00-13:00 Udan arratsaldeetan itxita

Telefonoa

Udalak, telefono bidezko 010 zerbitzuaren bidez tramitazioaren informazio guztia eskaintzen du.

Zerbitzuaren ordutegia:

Egunero 8:30-14:30
Martitzen eta eguenetan: 16:30-19:00
Zapatuetan: 10:00-13:00 Udan arratsaldeetan itxita

eMaila

Zalantza guztiei argibideak eskaintzen zaizkie: antolakuntza@bermeo.eus helbidera bidali ahal dira zalantzak zein informazio eskaera guztiak.

Hitzordua

Obra txikien aurretiazko jakinazpenei buruzko edozein gai landu edo aztertzeko, Urigintzako teknikariarekin hitzordua hartu ahal duzu. Horretarako 010 zerbitzura deitu ahal duzu, Berhaz bulegoan eskatu  edo on-line bidez.

Urigintzako teknikariarekin egoteko ordutegia: Martitzenetan 10:30-11:30etara

Erabilgarria den dokumentazinoa honakoa da: IN-233

Jarri daitekeen administrazino helegitea berraztertze-helegitea izango da eta ebazten duen organoaren aurrean (Alkatea, Osoko Bilkura edota Tokiko Gobernu Batzarra) jarriko da, hautaketa prozesuetako epaimahai edo patronatuetako lehendakari eragileen edo Zuzendaritza batzordeen ebazpenen aurka izan ezik. Horiei dagokien administrazio helegitea gora jotzeko helegitea izango da, organo horien edota Osoko Bilkuraren aurrean tartekatu beharrekoa.

Tramite zerrenda