Udala

Obra txikiak

Obra Txikiak:

2009tik 2013 arteko datuak hiruhilabetero

2010eko hirugarren hiruhileko datuak ikusita, eta ez ohiko dinamikea antzemanda, 91. ez adostasun fitxa edegi zan, kariak aztertzeko. Kasu haretan, opor garaian lanpostu horretako zereginak beste langileren batek hartu ez izana zan atzerapenen arrazoia. Behin funtzionamendua egokia zala ikusita ez adostasuna itxi egin zan prozedurea egokia zala antzemanda.

2011ean opor garaian desbideraketa bera gertatu danez, berriro ere Ez adostasun fitxa edegi da. 2012an hiruhileko berean eta kari berberagatik gertatzen jarraitzen dauela ikusi da gainera be, 2012an, barne arazo baten ondorioz obra txikien tramitazinoa asko atzeratu zan, ordura arte, gertatu ez dan % 15eko desbideraketa bat egikarituta; udal ordezkariek urtenbidea emon deutse eta ez da gehiago errepikatu.

Opor garaian herritarrei ikutzen deutsiezan gaien jarraipena bermatzeko sailetako antolaketa aztertzen dabil udala.

Alkarbizitza, errolda eta heriotza                                   Itzulpenak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0