Gaztelugatxeko San Juan
Prozesua: Bermeoko Udalak apirilaren 18an, Nestor Basterretxea aretoan, herritarrekin batzar bat egin zuen Gaztelugatxeren inguruan aurkeztutako plangintzaren nondik norakoak aztertu ez ezik, herritarrei ahotsa eman eta euren iritziak eta ekarpenak jasotzeko.
Emaitzak: Plangintza
Egoera: Ekimen honetan jaso ziren ekarpenez gain, bai Berhaz bulegoan aurkeztuta bai mail bidez, berhaz@bermeo.eus helbidera zuzenduta, ekarpenak egiten jarraitzeko aukera irekita dago. Animatu zaitezte, Bermeoren altxorra eta bermeotarron historia, tradizio, zein izateko erarekin lotuta dagoen Gaztelugatxeri buruz zuen ekarpen eta iritziak ematen.
010 (94 617 91 00)