Historia (1/13)
Bermeori buruz ezagutzen diren idatzizko berririk goiztiarrenak XI. mendekoak dira.
1051n, Eneko Lopezek eta bere emazte Todak, Busturiko Axpeko Andra Mari elizaren dohaintza egitean: "Sancte marie de Izpea, subtus penna, in territorio Busturi, cum sua decanía pernominata Bareizi (...) simili tenore donatione confirmatione que promitto et condono prefato sancte Marie cenobio illas terras de Udai Balzaga et de Luno et de Gernica et de Gorritiz en aiuso, et de Vermeio et de Mundaca et de Busturi en assuso (...)"
1053an, berriro Eneko Lopezek, Gaztelugatxe inguruko lurrak ematean San Juan de la Peñako monasterioari: "in loco qui dicitur Sancti Iohannis de Castiello, quod est in territorio de Baquio, et alia parte de Bermeio (...) Hereditates in loco qui dicitur Vermeio, casas et terras et mazanares et pomares (...). Et alia parte damus in loco qui dicitur Ercoreca, totam illam hereditatem quam habemus ingenuam"
1082an, Donemiliagako monasterioari eginiko Muxikako San Vicente Ugartekoaren dohaintzan: "unum monasterium reliquiis ferente S. Vicenti de Uarthe, in termino Bizcai, cum tres decanías, una Ibargorocica, et alia decania que vocitant Tuda cum sua medietate, et illa ecclesia San Micaelis arcangeli in portu de Vermelio, in ora maris, cum suos morturos ad illa pertinente"
Eta, azkenik, 1093an, Almikako inguruak izan daitezkeenak aipatzen dira hango elizaren dohaintza egitean Donemiliagako monasterioari: "unum monasterium nomine Albonica (...) circa ora maris (...) cum terris, ortis et pomiferis arboribus, montibus et pascuis omnibus antiquo usu determinatis, id est, Urho, Chennaga sursum, Manguiar et Bolinua sursum, Bagalgo erreca apud Albonica, Dorrondua iuso, Narniz erreca sursum, Barrungia intus, molendinis cum aquarum productilibus patefactis, sautis cum glandiferis arbustis et amenis pratis (...). Et decanias sunt: Uhelecu, Munnituz, Bachio et Urdoniz et Bertandona (...)"
Monasterioetako agiriak dira guztiak. Aita santuek bultzatuta, eliza edota monasterio nagusiei, jabetza partikularreko elizak eta beste ondasun batzuk dohaintzan emateko joera zegoen garai hartan. Agiri horietan, Donemiliaga edo San Juan de la Peñari emandako Bizkai aldeko zenbait eliza eta lur azaltzen dira: besteak beste, Gaztelugatxe, Bermeo eta Erkoreka inguruko sailak, Bermeoko portuko San Migel eliza edo Almikakoa. Bizkaiko kondeak eta beste jaun batzuk agertzen dira dohaintza-emaile eta ematen dituzten elementu desberdinek, nekazaritzari lotutako bizimoduak erakusten dituzte: “Decaniak” (seguraski monasterioetako granjak), “terrak” (lur landuak), sagardiak eta bestelako “pomiferak”, mendiak (baso zentzuan), “sernak” (lur sailak), ortuak, larrak, “bustus” edo abelburu multzoak, errotak.
010 (94 617 91 00)