Arrantza
Bermeo, historian zehar portuaren inguruan bizi eta hedatu dan kostaldeko herria dogu.
70. hamarkadan, Bizkaiko arrantza portu handienetariko bat izatera heldu zan.
Bermeoko portua, 1978. urtean Bizkaiko bigarren arrantza porturik garrantzitsuena izan zen harrapaketa kantitatea kontuan izanik. Bermeoko arrantzaleak 11.982,4 tona jasotzen eben, kantitate hau Bizkaiko probintziako harrapaketako % 34a zalarik.
1978. urtean Bermeoko itsasontzi kopurua 247koa zan. Bermeoko herrian, arrantzaren garrantzia ez zan bakarrik eukan itsasontzi kopuruagatik, baizik eta egiten eben harrapaketa kopuru eta motagatik be. Esaterako, antxoei jagokenez, Bermeoko arrantzaleak, Bizkaiko antxoa harrapaketa guztiaren ehuneko 52a gauzatzen eben.
70. hamarkadako amaieran, arrantza sektoreak beherakada bat jaso eban, eta honen ondorioz herriko biztanleriak bestelako sektoreetan be aritu beharra egoala ikusi eban. Hamarkada amaiera honetan krisiaren ondoriozko jarduera aldaketa nabarmenena, arrantza sektoretik industria sektorera egindakoa izan zan.
Bermeon, lehenengo sektoreko jarduerak garrantzi handia dauka eta beste sektoreetan modu argi baten, eragiten dau: Arrain fabrikak, itsasontzien piezak saltzeko dendak, ...
Bermeoko herria Bizkaiko probintzi osotik harrapaketa kopuruan bigarren izaten zan garaitik gauzak aldatu diran arren, -kontuan euki behar doguz, lege internazionalek euki daben eragin murriztailea, Prestisse hondamendiak bai ingurumenari jagokonez, bai arrantzari jagokonez itzi dauzan ondorio kaltegarriak eta itsasoan lan egiteak erakarten dauzan bestelako eragozpenak (Hilabete luzeetan etxeratu gabe egon beharra, hotza eta lan fisiko oso gogorra)-, guzti horren gainetik, Bermeo, tradizino nabarmeneko kostako herri arrantzalea dala ezin daiteke ukatu.
Bermeon honakoak izan dira arrantza sektoreko harrapaketak eta ontzi kopurua azken urteotan:
Urtea: | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 |
---|---|---|---|---|
Hegaluzea: | 2.973 | 2.858 | 2.971 | 2.520 |
Bokartak: | 2.110 | 928 | 689 | 1.177 |
Berdela: | 5.456 | 6.778 | 6.370 | 9.028 |
Sardina: | 363 | 276 | 1.242 | 920 |
Hainbat: | 547 | 1.241 | 405 | 143 |
Ontzi Kopurua | TRB | BHP | Marinelak | |
---|---|---|---|---|
Baxura: | 92 | 6.022 | 29.000 | 772 |
Atunari Izozkailuak: | 27 | 27.509 | 46.969 | 616 |
Eusko Jaurlaritzak PerĂº, Senegal eta Rumaniako langileak kontratu beharra ikusi eban, arrantzara bideratutako langileen kopurua mantendu ahal izateko. 2001 urtean kontratutako kanpotarrak arrantzale kopuru osoaren %4a suposatzen eben.
2001ean, arrantzaleen falta ekiditzeko Peruko 13 langile itsasoratu ziran bermeoko itsasontzietan.
010 (94 617 91 00)