Nekazaritza
Bermeok daukan orografia (mendi artean kokatuta) nekazaritzan aritzeko aproposena ez bada be, Bermeon dagozan baserri guztiak aintzat hartuz, arlo honetan aritu dan biztanleria kontuan eukitekoa dala ondorieztatu daikegu.
Ekoizpenak oso desberdinak izan badaitekez be, gehien bat patata eta artoa ereintzen da.
Jarduera hau Bermeok daukazan auzoetan garatzen da: Arana auzoa, Agerre auzoa, San Migel auzoa, San Andres auzoa, Almika auzoa, Artika auzoa, Demiku auzoa, Arronategi auzoa, MaƱu auzoa eta San Pelaio auzoan hain zuzen.
Nekazal ekoizpen kopuruari jagokonez Inguruko herrialde edo udalerriekiko azpimarragarria izan daitekeen daturik ezin daiteke nabarmendu arrantzan ez bezala, bestalde, Bermeoko herrian gaur egun oraindik, eta egon dan arlo honetako ihesaldiari eutsiz, garatzen dan jarduera garrantzitsua dala esan daikegu, horren adierazgarri, egunero, herriko azokan saltzen diran baserriko produktu naturalak daukaguz.
010 (94 617 91 00)