Udalaren Politika
LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIORAKO POLITIKA
Bermeoko Udalak lan-baldintzen etengabeko hobekuntzarako sustapena oinarrizko printzipio eta funtsezko helburutzat hartzen du. Horretarako, azaroaren 8ko laneko arriskuen prebentziorako 31/1995 legedian eta bere garapenerako araudian adierazten dlren betekizunen maila minimoak onartzen ditu.
Laneko arrlskuen prebentzioarekin konpromisoa eta hemendik eratortzen diren erantzukizunak erakundeko maila guztien ardura izan behar da. Konpromiso hau. erakundeko maila eta jarduera guztietan politika onartzen eta araudia eta prozedurak errespetatzen eta betetzen badira lortu genezake bakarrik Helburu hau lortzeko Bermeoko Udalak:
Laneko arriskuen prebentziorako sistema integratua ezarri du
Prebentzio ekintzak erakundeko maila eta jarduera guztietan integratuko du
Langileriaren baitan prebentzio kultura bultzatuko du
Lanetik eratortzen diren arriskuen ezagutza hobeago bati zuzendutako prestakuntza eta informazio jarduerak garatuko ditu
Laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan langileen parte-hartzea eta kontsulta bultzatuko du
Prebentzlo eta jarduera planak garatuko dltu eta langileriaren jan baldintzen etengabeko hobekuntzara zuzendutako ekintzak bultzatuko dltu
Bermeoko Udalak, agiri honen bitartez, bere konpromisoa argi adierazten du, langile guztien helburu soziala lan bizitzaren kalitatea hobetzea izan behar dela helarazten dizkia bere egiturako osagai guztiei. Hau lortzeko, Tokiko Admlnlstrazioaren eskumenean dauzkagun politika eraginkorrak bermatu beharko dira, laneko arrtiskuen prebentzioaren kudeaketa interes orokorrekoa izan dadin.
Beraz. gogorarazten dizuet, Bermeoko Udalak laneko arriskuen prebentzioan daukan konpromisoa zuzena eta zorrotza dela eta lan bizitzaren kalitatea hobetzea izan behar dela erakundearen helburu soziala.
Azkenik, eskatuko nizueke, zuen arloan ezartzen diren laneko arriskuen prebentzioko neurriak betearaztea eta eguneroko lanetan eta eginkizunetan laneko prebentzioko neurriak integratzea. hau horrela ez bada, erakundeak dituen amonestazio eta santzio tresnak aplikatu beharko ditu.
Bermeon,2011ko uztailaren 15ean
Alkatea
Idurre Bideguren Gabantxo
010 (94 617 91 00)