Udala

Xedea

Hona hemen zerbitzu honen eginkizunak:

  • Herritarrei erantzutea, ingurumen eta jarduerei buruzko informazino eta laguntza teknikoa emotea.
  • Jarduera sailkatu eta kaltebakoen espedienteei buruzko txostenak emotea eta batez be neurri zuzentzaile egokiak ezarri, ebaluatu eta euren jarraipena egitea.
  • Bereizitako hondakinen bilketa antolatzea (papera, beira, ontziak, pilak, etab.). Kontenedoreen egoera eta aldaketa antolatzea.
  • Kontroletik kanpoko zabortegi, gune berdeen eta abarren jarraipena egitea eta kontrolatzea.
  • Uri hondakin solidoak eta beste hondakin motak tratatzeko eta bereizita batzeko sistemak aztertzea eta horrei buruzko txostenak egitea.
  • Ingurumen arloko plan eta jarduketa zehatzak burutzeko dirulaguntzaeskabideak tramitatzea.
  • Ingurumen heziketa-kanpainak antolatu, edo, horrelakoetan parte hartzea ikastetxeekaz batera, hala bajagoko.
  • Udalerriko natur baliabideen ustiapena ezagutzea, kontrolatzea eta horreri buruzko argibideak emotea, honen erabilera jasangarria eta natur balioak bultzatuz.
  • Ingurumena babesteko udal ordenantzak egiten eta ezartzen laguntza emotea.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0