Bermeo. Itsasotik mendi barrenera
2004
Egileak: Xarles Cepeda, Jon Maguregi
Bizkaiko udalerririk handienetarikoa da Bermeo, bai bere lurraldearen zabalereari jagokonez eta bai bere kondaira luze eta aberatsari jagokonez be. Itsasoagaz estu-estu besarkatuta daga, bere nortasunaren zati bat itsaso eta ozeanoeta~ zehar zabaldu dau herritarrentzako elikagaien hila. Itsasorako bokazino horrek goitik behera bereizten dauz bere bizilagunen izakerea eta bere ingurua aztertzeko erea.
Bermeoko udal barrutiak aparteko berezitasunak eskaintzen deuskuz, bai paisajistikoak bai ekologikoak. Horrexegaitik hartu dau herri administrazinoak berak berezko ondare baliotsu hori babesteko ardurea, eta lu- rraldearen zati handi batzuk babestutako gune natural bitan sartu dauz, Urdaibaiko Biosfera Erreserbean eta Gaztelugatxeko Itsas Biotopoan.
Argitalpen honek Bermeo erakutsi gura dau bere paisajearen eraldaketa aldetik eta, sarritan ahaztuta izan arren, gure arbaso jakintsuek itxitako legadu ekologikoaren aldetik. Bermeo, ezelango duda barik, gaur guk zaintzen doguzan egundoko kultur legaduak batzen dauzana da, gure paisajea, gure bazterrak, gure hegaztiak, gure basoak eta gure inguru harrigarria, hain zuzen be.
Horretarako Historiaurretik hasi eta gaur arteko begiradea botako deutsagu Bermeori, menditik itsasora, gure erreken norabideakjarraituko doguz, ekosistema eta paisajerik baliotsunetan barruratuko gara eta bere aparteko landaretzea eta faunea ikaratia ezagutuko doguz. Halanda ze, inguratzen gaituen paisajea deskubritzeko eta ezagut- zeko gonbita da eta, ekosistemen hauskortasuna ezagutuz, gure ingurumena zaintzea danon eginkizuna dala gogora- tzeko, horixe izango dalako gure ondorengoek jasoko daben legadurik handiena.
Introduccion
Descripcion general
Evolucion del paisaje y los recursos naturales desde la Prehistoria hasta la actualidad
Patrimonio natural
Joyas naturales de Bermeo
Salgai
010 (94 617 91 00)