Herria

Historia (3/13)

Bizkaiko lurraldeko hiribilduen testuinguruan, Bermeo  nagusia zen zelanbait beste guztien artean; Plentziakoaz geroztik egindako fundazio-agirietan zehazten denez, hirietako auzietan, alkateek emaniko epaien aurka gora jotzeko errekurtsoa eginez gero, Bermeoko alkatearengana jotzea agintzen zen:

“ (…) a todo home que bos lo quiera demandar con alzada que pueda tomar la parte que se agraviare para ante los Alcaldes de Bermeo, é dende a fuera ante mi.” (Plentziako fundazio-agiria)

(…) é establezco é mando que toda alzada que se tomare, ó fuere pedida ante el Alcalde, ó los Alcaldes de Tabira sea seguida ante los Alcaldes de Bermeo, é dende ante mi, ó ante el Señor que a Tabira mandare” (Durangoko fundazio-agiria)

Bestalde, Gernikako Batzar Nagusietan Bermeok lehen botoa eta lehen ezarlekua zeuzkan, eta antzinako biltzarretan Bermeoko ordezkariek hitz egitean, beste guztiek, burukoa kentzen omen zuten, euren estimazioa adierazteko.

Esandako guztiagatik, eta Jaurerriko herri populatuenetarikoa izateagatik, 1476an, Bizkaiko Buru” izatearen pribilegioa eman zion Fernando Katolikoak. Baina  antza denez, ez zen Bizkaiko Batzar Nagusien gustukoa izan eta pribilegio horren aurka egin zuten. Horrela, 1602an kendu egin zitzaion titulua, Bizkaiko infantzoien ohorearen kontrakoa izateagatik.

 

Historia(2/13) Historia (4/13)

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0