- Bermeoko Banderea izatuko da, bakarrik edo beste baten ondoan, bai Udaletxean zein Udalaren eta Udal erakundeen jabegodun eraikinetan, baita dagokion erabakietan agintzen diran lekuetan be.
- Bermeoko Banderea, maila goreneko beste baten ondoan agertzen dan kasuetan, honen ezkerraldean (ikuslearen eskuinaldean) izatuko da. Eraketa berbera hau gordeko da masta zutun edo gurutzatuetan.
- Udalak aginduriko dolu egunetan, Bermeoko Banderea, baita Udaletxean eta udalaren edozein eraikinen izatuta dagozen beste guztiak be, masta erdira izatuko da. Modu horretara jarri ezin dan lekuetan, triza lotzen dan lekuan iminiko jako krespoi baltza.
- Bermeoko Banderea Bermeotar guztiek ahal eta behar izango dabe erabili, honeen itxuratzearen ikur legez, baina ezingo jako inoiz enpresa, alderdi politiko, sindikato, alkarte edo bestelako erakundeen hizki, marka edo logotiporik ganean erantsi.
Bermeon, 2004ko apirilaren 28an.—Alkatea, Juan Karlos Goienetxea Beitia
Argitaratuta BAO. 90. zk. 2004ko maiatzaren 13an