Udala

Bermeoko bandera

1. Helburua

Araudi honen helburua Bermeoko Banderea zehaztu eta bere erabilera erregulatzea da.

2. Zehazketa

  1. Bermeoko Banderea lauki zuzena izango da; 1:2 proportziozkoa, hau da, jalgiguneko unitate bi edukiko dauz lekaguneko unitate bakoitzagaitik.
  2. Bertikalean erdibitua izango da, mastaren aldeko erdia gorria (Pantone 186C) izanik, eta eraginaren aldekoa zuria.

3. Bermeoko banderearen erabilera

  1. Bermeoko Banderea izatuko da, bakarrik edo beste baten ondoan, bai Udaletxean zein Udalaren eta Udal erakundeen jabegodun eraikinetan, baita dagokion erabakietan agintzen diran lekuetan be.
  2. Bermeoko Banderea, maila goreneko beste baten ondoan agertzen dan kasuetan, honen ezkerraldean (ikuslearen eskuinaldean) izatuko da. Eraketa berbera hau gordeko da masta zutun edo gurutzatuetan.
  3. Udalak aginduriko dolu egunetan, Bermeoko Banderea, baita Udaletxean eta udalaren edozein eraikinen izatuta dagozen beste guztiak be, masta erdira izatuko da. Modu horretara jarri ezin dan lekuetan, triza lotzen dan lekuan iminiko jako krespoi baltza.
  4. Bermeoko Banderea Bermeotar guztiek ahal eta behar izango dabe erabili, honeen itxuratzearen ikur legez, baina ezingo jako inoiz enpresa, alderdi politiko, sindikato, alkarte edo bestelako erakundeen hizki, marka edo logotiporik ganean erantsi.

Bermeon, 2004ko apirilaren 28an.—Alkatea, Juan Karlos Goienetxea Beitia

 

Argitaratuta BAO. 90. zk. 2004ko maiatzaren 13an

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0