Meza ordutegiak: egunero 09:00 eta 20:00etan. Domeka eta jai egunetan, 09:00 -11:00 – 13:00 – 20:00etan.
Zabalik egoten da 07:00etatik 13:00etara eta 18:45etik 20:30era.
Elizak, klaustroak eta etxebizitzak osotutako multzoa da. Hiribildutik kanpo, hasiera baten “de los Ferros” izeneko ate aurrean eraikia. Ate honek geroago komentuaren izena hartu zuen eta burdin-olak eta ontziolak jarri ziren gunera ematen zuen. Tello kondeak eta Larako Joana, Bizkaiko jaun-andreek eratua izan zen, 1357ko urtarrilaren 30ean. 1928an klaustroan kokatu zen udal azoka, 1994. urtean berriztu zen arte. XVI. mendean eraiki zen eliza Errege-Erregin katolikoen gotiko estilokoa da.
Turismo bulegoa
Lamera z/g
48370 Bermeo
Tel 94 617 91 54
e-mail: turismoa@bermeo.eus