Herria

Azokak eta merkatuak

San Martin azoka

San Martin azoka eguna azaroak 11n ospatzen da. Azoka egun hau Bermeoko lameran, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 3:30etara gitxi gora behera ospatzen da.

Egun honetan, baserritarrek euren produktuak aurkezten dabez, eta horretarako honako postuak dagoz:

  • 10 bat txarriki postu
  • Gaztai postu bi
  • Ogia eta Euskal pastelaren postu bi
  • Pate postu bat
  • Ezti postu bat
  • Txakolina postu bat
  • Lora postu bat
  • Bermeoko “Bereziak” dendak postua be jarriko da: Euskal produktuak aurkezten dira postu honetan.

Taloa eta txorizoa eskaintzen dauan txosna bat be egongo da. Aurtengo San Martin azokan, Bermeoko 3. Odoloste Txapelketa ospatuko da. Txapelketan 20 bat odoloste egoziko dira, eta lehenengo 3 odolosteentzako sariak emongo dira. San Martin azokako odoloste txapelketara Bermeoko edozein biztanle aurkeztu daiteke. Kanpotarrak aurkeztu nahi izan ezkero, gonbite bidez izan beharko da.

Arrain azoka

Maiatzaren azkenean egiten da azoka hau, asteburu baten (ostiraletik igandera). Arrantzaren munduarekin zerikusia daukaten zenbait ekintza eta jarduera burutzen dira, esate baterako, hitzaldiak, produktuen eta zerbitzuen erakusketak, kontserba enpresetako produktuak saldu eta dastatzeko standak, eta beste hainbat gauza.

  • Arrain salmenta itxurak egitea.
  • Kontserba lantegietara bisitak egitea.
  • Nautika Eskolara bisitak egitea.
  • Arrantzale Museora bisitak egitea.
  • Itsasontzian joan-etorriak egitea.
  • Argazki erakusketa.
  • Itsaspeko zine zikloa.
  • Umeentzako eta gazteentzako ekintzak.

Kultura arloko ekintzak:

  • Txokoek antolatutako danborrada.
  • Arraina dastatzeko aukera Azokan.
  • Pintxoen lehiaketa.
  • Umeentzako pintura lehiaketa.
  • Habaneren kantaldia.
  • Pilota partiduak.
  • Hegaluze saria.

Babesleak:

  • Bermeoko Udala.
  • Bilbao Bizkaia Kutxa.
  • El Correo egunkaria.
  • Euskaltel.
  • Eusko Jaurlaritza (Arrantza Saila).
  • Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Sustapen Saila)
  • Canal Euskadi

Santa Eufemina eguneko azoka

Irailaren 16an, Santa Eufemia egunean, baserri giroko azoka antolatzen da Bermeoko Herri Kirolzaleak Taldearen eta Bermeoko Udalaren Lugintza Sailaren artean. 100etik gora erakuslek hartzen dute parte bertan eta ortuarien, txakolinaren eta gazten lehiaketak izaten dira.

Francoren sasoian, Prantzisko Deuna enparantzan (Portale) egiten zen azoka hau. 1988. urtetik hona egiten da Lameran, leku gehiago dagoelak

Astearteetako merkatu txikia

Astero egiten da azokatxo hau Goiko Plaza inguruan. Hainbat postu jartzen dituzte eta hauetatik % 80an ehungintza, oinetakoak eta osagarriak saltzen dituzte, % 15an janariak eta gainerako %5ean, burdinezko gaiak edo etxekoak.

Informazio gehiago gura izan ezkero, udalaren Zerbitzu Sailera deitu, 94.617.91.29 telefono zenbakira.

Azoka hau arautzen duen Ordenantza honakoa da: Kaleko salmentea Bermeon arautzen dauen Ordenantzea”.

Bermeoko udalaren merkatua

1995. urtean eratu zen udalaren azoka berria. San Frantzisko Elizako Klaustroan kokatzen zen lehengoa.

Helbidea: Zubiaur tar Kepa, 26
Telefono zenbakia: 94.617.91.81
Posta elektronikoa: zerbitzuak@bermeo.eus
Informazioa: Azokako bulegoan eta udalaren Zerbitzu Sailean.

  • Aste barruan, finkoak ez diren 13 saltoki jartzen dira azokako mahaietan, janariak saltzen dituzten baserritarrak ere aurkituko ditugu bertan,39  saltoki finko eta bertan aurkitu ditzakegu arrandegiak, harategiak, frutategiak, urdaitegiak eta beste hainbat gai (loteriak, egunkariak, loreak, ...)
  • Eguneko produktuen salmenta

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0