Udala

Ordainketak on-line

Zuzenean Ordainketa pasabidera joateko logotipo gainean sakatu:

Azalpen guztiak jarraian:

NIRE ORDAINKETAK ON-LINE

Zerbitzuak hobetzeko eta udal tramiteak on line egiten hasi ahal izateko, Bermeoko Udalak, www.bermeo.eus web gunearen bitartez, udal tributuen eta isunen ordainketak etxetik mobidu barik egiteko aukerea emoten dau, modu  eroso, erraz eta seguruan ordaintzeko.

 Zer ordaindu leiteke?

Kodifikautako erreziboetan agertzen dan edozein tributu eta, ganera, trafiko isunak be bai.

 Zer behar dot nire ordainketa on-line egin ahal izateko?

1.- Bitarteko hau erabilteko ezinbestekoa da txartel bat eukitea, bai kreditukoa, bai zordunketakoa, beti be, finantza erakunde kolaboratzaileren batena bada (BBK, BBVA, Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa, Ipar Kutxa, Banco Popular, Banco Santander), edo, bestela, horreetako baten on-line banketxearen erabiltzailea izatea (oraingoz). 

2.-  Bermeoko Udalak bidalitako kodifikautako erreziboa euki behar dozu, izan be, agiri horretan agertzen diran hainbat datu adierazo beharko dozuz, honeek batez be:

Igorlea (Bidaltzailea) + Erreferentzia + Identifikazinoa + Zenbatekoa

 Sartutako datuak zuzenak badira, ordainketea egin ahal izango da, bestela, txarto zer egin dozun adierazoko jatzu.

3 fasetan burutzen da ordainketea: 

  • 1. fasea. Inprimakia bete erreziboan adierazoten diran datuakaz eta onartu botoia sakatu.
  • 2. fasea. Sartutako datuak zuzenak dirala frogatu eta onartu botoia sakatu.
  • 3. fasea. Finantza erakunde laguntzailea aukeratu eta onartu botoia sakatu.

Eragiketa egin ondoren, finantza erakundeak ordaindu dozunaren ziurtagiria egingo deutsu. Imprimatu eizu.

ABANTAILAK:

  • Erosotasuna: Etxetik modidu barik eta eguneko edozein momentutan, ordaindu ahal izango dozuz isunak zein udal  tributuak, eta  Berh@z bulegoko edo banketxeetako ilarak eta horreetarako  joan-etorriak ekidingo dozuz.
  • Segurtasuna:  Finantza erakundeek daukiezan inguru seguruetan egiten dira; izan be, trukatzen dan informazinoa zuk baino ezingo dozu ikusi Interneten.
  • Datuen Konfidentzialtasuna: Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organiko beteten da, baita ganerako lege neurri danak be. 

JAKIN BEHARREKOAK:

 1.- Derrigorrezko diru-bilketa ez da sistema honetan sartzen, hau da, ezin dira sistema honen bidez ordaindu borondatezko epealdia igarota daukien erreziboak.

2.- Eusko Jaurlaritzak eskainitako ordainketa pasarela honetatik kanpo dagoan finantza erakunderen baten txartela badaukazu edo on-line bankuaren erabiltzailea bazara, ezingo dozuz, momentuz, honeek ordainketak sistema honen bidez egin. Hurrengo urratsa izango da ordainketak edozein finantza erakundetako txartelen bidez egiteko aukerea emotea.

Oso erraza da, konprobau eizu, hurrengo botoian klik eginda:

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0