Herria

Kultura agenda

Musikalean 24.Koro txiki musikarien eguna.

  • Data: 2024/11/21 - 2024/11/21

  • Ordua: 18:00 - 19:00

  • Non egiten da: Irakaskintza kaleko karpan

  • Antolatzailea: Bermeoko udala

Irakurleen txokoa. “Lurraz beste” Garazi Arrula./ Rincón del lector.

Zimendu anitz pitzatuak dituzte bilduma honetako pertsonaiek, edo pitzatzear, afektu-dardaraldi betean. Zimendu egonkortzat zituzten horiek zimendu hauskor eta urrakor bilakatu zaizkie, deserrotze-sentimendu kontraesankorrak zeharkatzeraino. Askotariko pitzaduretan arakatuz, helduleku afektiboetan, senidetasun-harremanetan, bizilekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira, besteak beste. Aldaketa biziko gizarte-testuinguruetan, aurreikusgarri bezain aurreikusezinak dira deserrotzeak eta pitzatzeak, eta zimendu aldakorren tolesdura horietan zehar bidaiatzen dute pertsonaiek: behinolako errotzeek gorputzean utzitako arrastoez dihardute, eta, aldi berean, errotze horien galerek edo urratzeek sorturiko ezinegon zein arinduez. Heldulekuez beste egitearen sentsazioetan arakatzen duen inarrosaldi literarioa./

  • Data: 2024/11/21 - 2024/11/21

  • Ordua: 19:00 - 20:00

  • Non egiten da: Gaztelekuan

  • Antolatzailea: Bermeoko udala

Erakusketa teknologiko gunea Teknologia barriak - Robotika- Adimen artifiziala eta gazteen etorkizuna markatuko daben lan-aukera barritzaileak./ Zona de exposiciones tecnológicas Nuevas tecnologías - Robótica - Inteligencia artificial y oportunidades lab

Busturialdeko ikasle gazteei zuzendutako orientazio- eta trebakuntza-jardunaldia da. Helburu nagusia gazteak etorkizuneko hezkuntza- eta lanbide-aukeren azterketan inspiratzea eta gidatzea da. Zientzia, teknologia, arte eta matematiketara bideratutako jakintza-arloetan arreta berezia jarriz./ Se trata de una jornada de orientación y formación dirigida a jóvenes estudiantes de Busturialdea. El objetivo principal es inspirar y guiar a los jóvenes en el análisis de las posibilidades educativas y profesionales del futuro. Con especial atención a las áreas de conocimiento orientadas a la ciencia, la tecnología, las artes y las matemáticas.

  • Data: 2024/11/22 - 2024/11/22

  • Ordua: 09:00 - 18:00

  • Non egiten da: Artza frontoian

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala, Gernika-Lumoko Udala, Urremendi Landa Garapen Elkartea eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Umeentzako antzerkia. Pintto, Pintto./ Teatro infantil.

Sinopsia: Pintto bidea galdu dauan txakurkume bihurria da. Pinttori jolastea gustatzen jako, baina emoten dau nonork bildur deutsola eta ez dauala beragaz jolastu gura. Pinttok gogorarazten deusku ze sinplea eta zoragarria dan adiskidetasuna. Sarrera: 4 € Salgai azaroaren 11tik aurrera Gizarte eta Kultura Etxean www.flowte.me/storefront/bermeoko-udala-kultura-1 web gunean./ Sinopsis: Pintto es un cachorro travieso que ha perdido el camino. Le gusta jugar pero teme que aalguien que lo recoja y que no quiere jugar con él. Pintto nos recuerda lo simple y maravilloso que es la amistad. Entrada: 4 €. A la venta a partir del 11 de noviembre en el Centro Sociocultural www.flowte.me/storefront/bermeoko-udala-kultur 1.

  • Data: 2024/11/22 - 2024/11/22

  • Ordua: 18:00 - 19:00

  • Non egiten da: Nestor Basterrtexea aretoan/ Sala Nestor Basterretxea

  • Antolatzailea: Bermeoko Udala. Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintzea

Santa Zezilia eguneko kalejira.

Santa Zezilia ospatzeko aukera aparta izango da; abestien bidez herriko kaleak girotuko doguz./ La celebración de Santa Cecilia será una ocasión única; a través de las canciones ambientaremos las calles de la localidad.

  • Data: 2024/11/22 - 2024/11/22

  • Ordua: 20:15 - 21:30

  • Non egiten da: Aurrekoetxea kaletik

  • Antolatzailea: Bermeoko abesbatza

Bisita gidatu berezia. Bermeo- portu zaharra./ Visita guiada

“Portu Zaharra” erakusketak Iñaki Marcaidaren bilketa, hobekuntza digitala eta lanak biltzen ditu, 1877tik gaur egunera arte. Bisita berezi honetan, erakusketa Marcaidaren begiradapean ikusiko dogu. Informazio eta erreserbak: 94 688 11 71 arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus . Erreserba derrigorrez egin behar da, aforo mugatua dago eta.

  • Data: 2024/11/23 - 2024/11/23

  • Ordua: 12:00 - 14:00

  • Non egiten da: Arrantzaleen Museoan

  • Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa

Zinea./ Cine: Guardianes en la opera

75 min. Animazinoa. Sarrerea./ Entrada: 5,20 €

  • Data: 2024/11/23 - 2024/11/24

  • Ordua: 17:00 - 18:30

  • Non egiten da: Nestor Basterrtexea aretoan/ Sala Nestor Basterretxea

  • Antolatzailea: Bermeoko udala

  • Web:https://salanestorbasterretxea.sacatuentrada.es/

Santa Zezilia jaia.

Txokolatea eta bizkotxoak, musika eta Bermeoko Abesbatzaren kalejira./ Chocolate y bizcochos, música y pasacalles.

  • Data: 2024/11/23 - 2024/11/23

  • Ordua: 18:00 - 19:00

  • Non egiten da: Aurrekoetxea kalean

  • Antolatzailea: Bermeoko udala

Kontzertua. Bermeoko Abesbatza

Frankismo sasoian musikak izan eban garrantzia azpimarratuko da, sarritan zentsurari aurre egin eta askatasun espresinorako bide bilakatu zan-eta. Ganera, abesbatzak, modu ludikoan, abesbatza baten funtzionamendua azalduko dau, bertaratutakoei musika talde horreek zelan antolatzen diran eta lan egiten daben erakutsiz. Oso aukera interesgarria izango da kulturalki aberasgarri dan esperientzia musikala bizitzeko.

  • Data: 2024/11/23 - 2024/11/23

  • Ordua: 19:00 - 20:00

  • Non egiten da: Santa Maria elizan.

  • Antolatzailea: Bermeoko abesbatza

Zinea./ Cine: Azken erromantikoak

102 min. Dramea Sarrerea./ Entrada: 5,20 €

  • Data: 2024/11/23 - 2024/11/24

  • Ordua: 19:30 - 21:30

  • Non egiten da: Nestor Basterrtexea aretoan/ Sala Nestor Basterretxea

  • Antolatzailea: Bermeoko udala

  • Web:https://salanestorbasterretxea.sacatuentrada.es/

Umeentzako tailerra. Itsas telak eta seinaleak./ Taller infantil.Telas y señales marítimas

Itsasoko lanak eta arrantzaleen bizitza ezagutuz, gure gaztetxoek irudimena eta trebetasuna landu beharko dabe tailer honetan…… portura mezu sekretuak bialtzeko. 5-12 urte bitartekoentzat. Prezioa: 1€/umeko Informazio eta erreserbak: 94 688 11 71 // arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus. Erreserba derrigorrez egin behar da, aforo mugatua dago eta./ Conociendo los trabajos del mar y la vida de los pescadores, nuestros chavales tendrán que trabajar la imaginación y la habilidad en este taller.... para enviar mensajes secretos al puerto. De 5 a 12 años. Precio: 1 €/ niño Información y reservas: 94 688 11 71// arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus. Reserva obligatoria por aforo limitado

  • Data: 2024/11/24 - 2024/11/24

  • Ordua: 11:30 - 12:30

  • Non egiten da: Arrantzaleen Museoan

  • Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa

Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna./ Día internacional para erradicar la violencia contra las mujeres.

  • Data: 2024/11/25 - 2024/11/25

  • Ordua: 09:00 - 20:00

  • Non egiten da:

  • Antolatzailea: Bermeoko udala

Zinea./ Cine: Azken erromantikoak

Saio bi./ Dos funciones: 19:00 eta/ y 21:30. *Astelehena Ikuslearen eguna./ Lunes día del espectador: 4,50 € ** Astelehena, 65 urtetik gorakoak./ Lunes mayores de 65: 2 €

  • Data: 2024/11/25 - 2024/11/25

  • Ordua: 19:00 - 23:30

  • Non egiten da: Nestor Basterrtexea aretoan/ Sala Nestor Basterretxea

  • Antolatzailea: Bermeoko udala

  • Web:https://salanestorbasterretxea.sacatuentrada.es/

Ekitaldia. Erroxapeko martxakoak udal zaharren egoitzan./ Las de la marcha de Erroxape en la residencia de ancianos municipal.

  • Data: 2024/11/26 - 2024/11/26

  • Ordua: 16:30 - 17:30

  • Non egiten da: Sancti Spiritus zaharren egoitzan

  • Antolatzailea: Erroxape Emakumeen Elkartea

Irakurleen txoko feminista "Han ez banengo bezala"

Slavenka Drakulic “Han ez banengo bezala" eleberria 1992. urtean girotuta dago, Bosniako gerraren aldirik latzenean, eta gerraren alderdirik izugarrienetako bat erakusten du: emakumeen aurkako bortizkeria. S.-ren ahots indartsuaren oihartzuna ez da aise isilduko irakurlearen buru-zokoan. Suediako erbestetik ari zaigu, gordin baina sotil, apaingarririk batere gabe. Gerrako bere bizipenen kronika egiten du, nola atzeman zuten, nola atxiki zuten esparru batean beste emakume batzuekin batera, nola jasan zituen soldaduen sexu-abusuak... Eta harrigarriena, beharbada, nola ernatu zitzaion bizirik irauteko sena. Esaldi motz eraginkorren bidez, egileak itolarrian darama irakurlea amaieraraino, liburuaren hasierako denborarekin bat egin arte./

  • Data: 2024/11/27 - 2024/11/27

  • Ordua: 19:00 - 20:00

  • Non egiten da: Gaztelekuan

  • Antolatzailea: Bermeoko udala

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0