Prentsa

Prentsa

Kaleak arrosaz margotzen

Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur. Gaixotasuna sufritzen dutenei animoak eman eta jendartea sentsibilizatzeko, ekintza egin zuten zapatuan, Mutrikun. Gaur, aldiz, Bermeon informazio mahaia ipiniko dute.Arrosa koloreak askotariko konotazioak eduki ditzake. Gaurko egunez, baina, esanahi bakarra nagusitzen da. Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira, herri askotan informazio mahaiak ipini, lazo arrosak banatu edota bestelako ekintzak egingo dituzte.
Mutrikun, esaterako, zapatuan egin zuten ekintza, Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Katxalin elkarteak antolatuta. Lazo arrosak banatu eta bularreko minbiziaren aurkako kamiseta arrosak saltzeaz gain, herriko trikitilari eta pandero jotzaileek lagunduta kalejira egin zuten; Beheko Plazatik Txurruka Plazarainoko bidea egin zuten.
Txurruka Plazan, hain justu, lazo arrosa irudikatu zuten elizako eskaileretan mosaiko eran. Eta udaletxeko balkoitik ere pankarta eskegi zuten.
Horrela ba, gaitz hori dutenei elkartasuna adierazi eta borrokan jarraitzeko indarra erakutsi nahi izan zieten mutrikuarrek. Ekintzan nahikoa jendek parte hartu zuen, eta herriko bertsolari eta musikariek abesti bat eskaini eta gero, puxika arrosak aireratu zituzten.
Arrosa koloreak herrigunea hartu zuen, eta aurrerantzean ere gaitz horren inguruko lanketa egiteko prest agertu ziren antolatzaileak.
Gaurko ekintzak
Beste alde batetik, gaur, herri askotan lazo arrosak banatzen ibiliko dira Minbiziaren Aurkako Elkarteetako kideak.
Bermeon, adibidez, 12:00etatik 14:00etara informazio mahaia ipiniko dute Lameran, eta lazo arrosak ere banatuko dituztela aurreratu dute.

HITZA

19 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0