Prentsa

Prentsa

Carpinteroren lekua hartuko du Lur Uribarrenek Urdaibain

Carpintero taldetik alboratzeko erabakia "teknikoa" izan da. Taldeagaz entrenatzen hasita dago elantxobetarra, eta zapatuan debutatuko du OndarroanVicente Carpinterok Urdaibai arraun taldeko patroi izateari utzi dio, eta Lur Uribarren elantxobetarrak hartuko du haren lekua. Uribarren hasi da taldeagaz entrenatzen, eta zapatuan Ondarroan lehiatuko den estropadan egingo du denboraldiko debuta.
Joseba Fernandez Urdaibairen entrenatzaileak jakinarazi duenez, Carpintero taldetik alboratzeko erabakia "erabat teknikoa" izan da; hala, aitortu du berea bakarrik izan dela erabakia. "Denboraldi-aurrean jarri genizkion gutxieneko konpromiso batzuk, eta hilabete hauetan gutxieneko horietara ailegatu ez dela ikusi dut. Ez da izan jarrera txarra izan duelako".
Fernandezek jakitera eman du momentu honetan Eneko Bilbao dela "protagonista", eta hark duela "abantaila", aurretik egindako "lan sakonaren ondorioz"; dena den, "horrek ez du esan nahi patroi titularra izateko ateak itxiko zaizkionik", azaldu du gipuzkoarrak. Uribarrenen etorreragaz pozik dago entrenatzailea, eta Bilbaori "lagungarria" egingo zaiola aipatu du. "Aurretik Urdaibain aritutakoa da Lur, eta Bermeoren egoera eta filosofia ezagutzen ditu". Esperientzia daukan patroia dela azpimarratu du, eta goi mailako entrenatzaileekin aritutakoa dela gaineratu du. Uribarreni ere gutxieneko maila hori ematea eskatuko dio entrenatzaileak. Hala eta guztiz ere, elantxobetarrak taldean aritzeko agertutako ilusioa nabarmendu du, eta horrek erabakia hartzen lagundu diola aitortu du.

HITZA

23 / 05 / 2018

Beste barriak

  • Hitzorduak
  • Errolda agiria
  • Alkarbizitza agiria
  • Espediente ekonomikoak
  • Kirola on-line
  • Sastar batze erreziboak
  • Isunak
  • Matrikulak
  • Plusbalioak
  • Udal tributuak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0