Adierazleen jarraipena
Goian adierazitako konpromisoen jarraipena egiteko ta horien betepen mailaz jabetzeko, Udalak, lau hilabetero, web gunean jartzen dauz adierazleen emaitzak, desbideraketak, azken horiekiko hartutako neurri zuzentzaileak zein proposatutako hobekuntzak.
Dana dala, Zerbitzu Karta honetan agertzen dan konpromiso baten ez betetzea dagoala antzematen badau herritarrak erreklamazioa idatziz aurkeztu ahal izango dau berhaz zerbitzuaren arduradunari zuzenduta.
Zerbitzuko Arduradunak idatziz erantzungo deutso erreklamazio hori egin duen herritarrari, ez betetze hori egin dela egiaztatzen bada, konpromiso hori zergatik ezin izan den bete jakinarazteko eta desbideraketa hori zuzentzeko hartuko diran neurrien barri emonda, aurrerantzean, zerbitzua konpromisoen arabera eskaintzen dala bermatzeko.
2016ko urtarrilean, 2015 urteko datu guztien azterketa egin da. Ustiatutako datuak ikusgai dituzu.
2015, 2016 eta 2017ko EMAITZAK